Guztira, Lurralde Mailako 20 taldek jokatuko dute azaroaren 17an Kopa txapelketara sailkatzeko atariko kanporaketa. Horietatik bi, euskal taldeak dira eta biek ala biek, kanpoan jokatuko dute. Hernanik Galiziara bidaiatu beharko du Victoria CF-ren aurka indarrak neurtzeko eta Berbinzanako CD Injertok Teruelera egingo du bisita, CD Utrillas arerio izango duela.
Aurkarien zozketa irizpide geografikoa kontuan izanda egin da. Igorren, ekainean, Zamudio eta Aurreraren aurka jokaturiko torneoan garaile izanda lortu zuen talde gipuzkoarrak atariko hau jokatzeko txartela, EAEko ordezkari gisa. Nafarrek, aldiz, ezustekoa eman zuten Oberenaren aurka Nafarroako Superkopan.
Hernanik, sare sozialen bidez adierazi legez, partida hauetako osagai nagusia ilusioa izango da. Izan ere, kanporaketa hau partida bakarrera jokatuko da eta irabazleak, Lehen Mailako talde baten aurka jokatuko du Kopako lehen kanporaketa. Kopako zozketa azaroaren 19an egingo da.
Badugu aurkaria! @VictoriaCF1943 izango da!
— CDHernani - Futbola (@CDHernani) October 28, 2021
#ErregeKopa - Sailkapen partida
@VictoriaCF1943
Visma zelaia, A Coruña.
Azaroak 17, asteazkena.
Etxetik kanpo jokatzea egokitu zaigu, 90minutu erabakigarri. Urruti, baina bertan izango gara! Aupa mutilak!!! pic.twitter.com/uONXDdkpzH
Zozketa horretan txartela jada ziurtatu duena, Leioa izan da. Asteazkenean Racing-en aurka gailendu eta RFEF Kopa txapelketako finalerdietara sailkatzeaz gain, aurtengo edizioko Kopan Lehen Mailako aurkari batekin lehiatuko da. Sardinero zelaian 1-2 irabazi zuen Marcos eta Luismaren golei esker.
Gainontzeko kanporaketak:
Aldeano-Unami
Nalón-Solares
Mollerussa-Penya Independent
Alicante-CD 6 de junio
Villa de Fortuna-Atlético Espeleño
Huracán Melilla-Atarfe
Laguna-Jaraiz
San Agustín de Guadalix-Mora.