Bigarren Kafea

Miren Arrieta: «Aukera dudanean, pertsonaia histrionikoetara jotzen dut»

Burubelarri ari da lanean Miren Arrieta, datorren azaroaren 29an izango da Fernando Bernuesek zuzendutako 'Semea pixka bat motelago dabil soilik' antzezlanaren aurrestreinaldia, urtarilan estreinatuko da.

Audio_placeholder

Miren Arrieta: «Aukera dudanean, pertsonaia histrionikoetara jotzen dut»

Loading player...
Miren Arrieta Bigarren Kafera gerturatu da (Gosua).
Miren Arrieta Bigarren Kafera gerturatu da (Gosua).

Miren Arrieta txikitatik izan da neska bizi eta mugitua; bere ametsen artean aktore izatea zegoen, eta telebistari esker, lortu zuen.  Goazen telesailean hasi zen, 2016 urtean. Han igaro zituen hiru udara, ekainetik abuztura dantzatzen, abesten eta antzezten. «Eskola bat izan zen niretzat, han ikasi nuen zer den grabaketa bat» esan digu. 

'Utzi zure mezua seinalearen ondoren' antzezlanarekin aritu da bi urtez oholtza gainean, Sara gorpuzten. «Lehenengo emanalditik azkenekora asko aldatu gara» aitortu digu.  Azken hilabeteotan berriz ere Fernando Bernuesen zuzendaritzapean ari da lanean, 'Semea pixka bat motelago dabil soilik' lanean eta azaroaren 29an izango dute aurrestreinaldia. Ivor Martinicena da testua, eta Arrietarekin batera, oholtza gainean izanen dira Ane Gabarain/Klara Badiola, Miren Gabilondo, Asier Hernandez, Ander Iruretagoiena, Xabi «Jabato» Lopez, Maria Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramón Soroiz eta Dorleta Urretabizkaia.

Aurrestreinaldira joateko aukera ez dugunok, ordea, urtarrilera arte itxaron beharko dugu lan honetaz gozatzeko. Urtarrilaren 14tik 16ra taularatuko da Arriagan eta sarrerak salgai daude dagoeneko.

Kafea eskaini diogu, baina ez du onartu. Ea hurrengoan...