Alessandro Ruta

Lina Wertmuller italiar zinemagilea hil da

Lina Wertmuller zinema zuzendari italliarra hil da 93 urterekin. Napolesko zinema zuzendaria 1977an Oscar Sarirako izendatu zuten lehendabiziko emakumea izan zen.

Lina Wertmuller italiar zinemagilea. (WIKIPEDIA)
Lina Wertmuller italiar zinemagilea. (WIKIPEDIA)

Lina Wertmuller Napolesko zinema zuzendaria 93 urte zituela hil da. Bere irribarrea eta bere betaurrekoak zuriak: Italiako komedia sofistikatuaren erregina zen Lina Wertmuller. Napolesen jaio zen zinemagilea ostiral honetan hil da, baina betirako zinemaren historian izango da, Oscar Sariari izendatu zioten lehendabiziko emakumea izan zen, Zuzendari Onenaren kategorian.

Estilo handikoa zen Wertmuller, zentzurik zabalenean. Adibidez, bere filmeen izenburuekin, oso luzeak eta groteskoak zirelako. Esaterako ‘La fine del mondo nel nostro solito letto in una notte piena di pioggia’ (‘Munduaren amaiera gure ohiko ohean gau euritsu batean’) edota ‘Travolti da un insolito destino nell'azzurro mare d'agosto’, (‘Abuztuko itsaso urdinean ezohiko patu batek larrituta’), bere lehen arrakasta handia, 1974koa.

Italiako zineman, benetako maisulan bat. Bi protagonistak, Giancarlo Giannini eta Mariangela Melato aktoreak, bi estereotipoak dira: emakumea (Melato) oso burgesa eta mespretxagarria da, bere zerbitzailearengana (Giannini). Egun baten itsasontziak arazo tekniko bat du eta bai andreak bai gizonak joan behar dute irla batera, bakar-bakarrik. Han, guztiz isolatuta, maiteminduko dira. Deigarria da ere euren arteko tartea: zerbitzailea siziliarra da, oso erraz berotzen da, aldiz emakumea oso Milanekoa, iparraldekoa eta nolabait hotza. Bi munduen topaketa da filma.

Federico Fellinik bezala, Wertmullerek oso irudi pertsonala jarri zuen, bere lanean. Tonu arina, satira soziala, beti ironia erabiltzen. Oso Napoleskoa, alegia. Eta Napolesen bertan ‘Io speriamo che me la cavo’ (‘Ea moldatzen naizen’) 1994ko pelikula ezarri zuen zinemagileak. Iparraldeko irakasle batek hegoaldera joan behar du, oso maila eskasa daukan klase batera. Bertan ikusiko du ze nolako egoera dagoen, ikuspuntu mingarriarekin. Berriro ere, kontraste bat, bi munduen topaketa. ‘Io speriamo che me la cavo’ Italieraz okerra dago, gramatikoki, ‘Io speriamo che me la cavi’ izan beharko lukelako, baina egunerokotasuna sartu da, esaldi hori.

Pasqualino

Wertmuller historikoa izan da zinemaren munduan. Izan ere 1977an Oscar Sariari izendatuta zen lehen emakumea, Zuzendari Onena kategorian. 49 urteen zehar bostkote hartan gizonak bakarrik izan ziren hautagaiak, baina kasu hartan sekulako nobedadea izan zen.

‘Pasqualino Settebellezze‘ zen, filma izendatuta. Berriro Giancarlo Giannini protagonista, Wertmulleren aktore-fetitxea. Eta Giannini ere, hautagaia izan zen, Aktore Onena kategorian, irabazi gabe.

Pasqualino ‘moldatzen den’ Napolesko gizona da, itsusia da baina emakumeei asko gustatzen zaie xarma handia duelako. Zazpi (‘Sette’, italieraz) arreba dauzka eta danak defendatzen ditu, edonoren eta edozeren kontra, modu groteskoarekin.  

Ez zuen irabazi, Wertmullerek, John Avildsenek baizik ‘Rocky’-ri esker. Dena den, etorkizuna bideratuta zegoen. «Oraindik ere, emakume-lankideen gutunak jasotzen ditut: esaten didatenak nire esperientzian inspiratuta daudela, eta eskertzen naute», aipatu zuen behin Lina handiak.

Eta azken finean, 2010an Kathryn Bigelow urrezko estatua txikia lortuko zuen lehendabizikoa. Iaz, bigarrenez, Chloe Zhao Txinakoak Oscar Saria irabazi zuen. Baina aurreneko kandidatua Lina Wertmuller izan zen.