![Pentsiodunek Bilbon egindako mobilizazio bat, artxiboko irudia. (Aritz LOIOLA/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/848/143/article_main_landscape/pensionistas.jpg)
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak 2022. urtean mobilizazioekin jarraituko duela iragarri du. Izan ere, erosteko ahalmena jaitsi egin dela eta pentsio minimoak «miseriazkoak» direla salatu dute. Azaldu dutenez, aurten %3,1 galduko dute erosteko ahalmenean eta %7 2011tik.
Joan den astelehenean ez zuten mobilizaziorik egin, baina gaur berriro atera dira kalera. Kontzentrazio hautean salatu dutenez, inflazioari aurre egiteko jasoko duten paga %4,7 handiagoa izan beharko litzateke, urte hasieran pentsioak %0,9 igo zituztelako.
Hala ere, hori ez da horrela izango, inflazioaren konpentsazioa kalkulatzeko ez baita ohiko KPIa erabiltzen, urtetik urterako aldaketen batezbestekoa baizik. Gauzak horrela, Gobernu espainolak %2,5 igoko ditu pentsioak eta ez %5,6.
Honen ondorioz, pentsiodunek 2021ean erosteko ahalmenaren %3,1 galduko dute. Pentsiodunen elkarteek egiten dituzten kalkuluen arabera, azken hamar urteotan (2011-2021) erosketa ahalmenak %7 egin du behera.
Elkarretaratzeetan egin dituzten ekitaldietan adierazi dutenez, «ez dugu onartzen inflazioa soldatak eta pentsioak jasotzen ditugunok ordaintzea». Bitartean, «milaka milioi euro ematen dizkiete enpresa handiei eta transnazionalei eta ezkutuko ekonomia eta iruzur fiskalaren aurrean ez da ezer egiten».
«KPIa mantentzen digutela esatean gezurretan ari zaizkigu, baina gure pentsioen erosteko ahalmenak behera egiten du eta pentsio minimoak miseriazkoak dira», gaineratu dute.
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perseidak_naiz](/media/asset_publics/resources/001/145/029/article_thumb_horizontal/Perseidak_Naiz.jpg)
¿Cómo ver las Perseidas? La lluvia de estrellas que no te puedes perder
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)