![Dendetako langileek Bilbon egin duten mobilizazioa.](/media/asset_publics/resources/000/862/463/article_main_landscape/dendak.jpg)
Bizkaiko ehungintza, larrugintza eta oinetakoetako merkataritzako langileak kalera atera dira gaur euren eskubideak aldarrikatzeko ELA eta LAB sindikatuek deituta. «Urteak daramatzagu gure soldata eguneratu gabe eta lan baldintzak hobetu gabe», salatu dute.
«Cecobi, merkataritzako patronalak adierazi digunez, covidaren ondoriozko krisia duten enpresek ezin dute soldata igoerarik onartu dendetan eman den salmenten murrizpenarengatik. Aitzaki hori ez zaigu balio, ez baitute aipatu nahi online salmentari esker fakturazioan eman duten jauzi handiaz. Milioi askoko irabaziak dira eta enpresariek baino ez dituzte horiek baliatzen», azaldu dute.
Sindikatuek salatu dutenez, enpresariek ez dute nahiko langileen erosteko ahalmena murriztearekin. «Ez dira horrekin asetzen eta gure lan baldintzetan elementu atzerakoiak planteatzera ere ausartu dira», adierazi dute.
Patronalak planteatu dituen neurri atzerakoien artean, udako larunbat arratsaldeetan lan egitea eta antzinatasuna desagertzea daude, ELA eta LABek azaldu dutenez. Honekin batera, saltokiak igande eta jaiegunetan irekitzeko asmoa dutela gaineratu dute bi sindikatu hauek.
«Langileok esan dugu: nahikoa da, gure baldintzak ez daude merkealdian! Ez gaude prest urteetako borrokan lortutako eskubide guztiak galtzeko», aldarrikatu dute.
«Horregatik, ezinbestekoa ikusten dugu beste behin ere kalean ikustea, gure eskubideen alde borrokatzen. Gaurko elkarretaratzeekin mobilizazioen zikloari hasiera emango diogu eta intentsitatea areagotuz joango da negoziazio mahaietan mugimendurik ez balego», gaineratu dute.
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)
Detenido un ertzaina por disparar a tres presuntos ladrones en Trebiñu y dar una versión falsa
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Palestina](/media/asset_publics/resources/001/145/063/article_thumb_horizontal/palestina.jpg)
Palestinaren aldeko keinuak eta sionismoaren arbuioa hedatu dira Donostiako Klasikoan
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)