![Askapenak brigadak berreskuratuko ditu aurten.](/media/asset_publics/resources/000/875/263/article_main_landscape/Askapena.jpg)
Askapenak brigadak berreskuratuko ditu aurten. «Askapenak 35 urte beteko ditu aurten eta, osasun egoerak nahiz ezarritako neurriek baldintzatutako bi urte hauen ostean, berriro ere martxan jarriko ditugu brigadak», adierazi du ohar batean.
Gogoratu dutenez, «gure hastapenetik, brigadak izan dira tresnarik garrantzitsuenetako bat; izan ere, gainontzeko herri langileen borrokak ezagutu eta geureak irakaspen horietaz elikatu dituzte ehunka euskal brigadistek, eta, noski, era berean, gure herriko esperientziak gainontzeko herrietara zabaldu izan ditugu. Horregatik daramatzagu 35 udagorri Euskal Herriari ekarpen internazionalista egiten».
«Elkartasunak politikoa izan behar du, eta bi norabideetakoa, joan-etorrikoa alegia. Hori da internazionalismoa; brigadek horri erantzun behar diote. Horregatik, Askapenaren brigadetan ez goaz turismo politikoa egitera, ezta laguntzera edo irakaspen iraultzailerik ematera», gaineratu dute.
Eta brigadistaren lana Euskal Herrira itzultzean hasten dela ohartarazi dute, «tokian-tokian antolatuta irakaspenak lau haizetara zabaltzeaz arduratu behar baitu». «Brigadak ez dira esperientzia pertsonal bat, baizik eta ondo antolatutako talde baten bidez errealitatearen beste ikuspegi batez jabetu eta Euskal Herriak behar dituen irakaspenak lortzea eta, itzultzean, esperientzia horiek dagokien unean eta lekuan aplikatzen laguntzea. Hau da, antolatzea eta borrokatzea da brigada; udagorritzen jarraitzeko tresna bat», gaineratu dute.
«Beraz, Euskal Herriko borrokalariok brigadetan parte hartzera eta elkartasun internazionalista indartzen laguntzera animatzen zaituztegu, udagorritzen daramatzagun urteek etenik izan ez dezaten, garaipenera arte», adierazi dute. Gaurtik aurrera brigadetan izena emateko epea zabaldik dago.
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)