![Farolin eta Zaranbolasen epaiketa.](/media/asset_publics/resources/000/878/336/article_main_landscape/farolin_eta_zaranbolas_epaiketa.jpg)
Iazko aratusteak bertan behera geratu ziren, baina aurtengoek jende andana bildu dute kaleetan, eta, Jai Batzorde Mistoak adierazi duenez, «tristeziaren langa gainditzen lagundu eta poztasuna eta umorea bueltatu dizkiete Bilboko herritarrei». Gainera, programazioa osasun irizpideetara moldatu behar zen arren, ez da arazorik egon.
Otsailaren 19an, aurreko asteko larunbatean, hasi ziren Inauteriak Bilbon, kopla txikiekin. Gero, ostegunean, hilareb 24an, zazpikaleetan zehar kalejira batek girotu zuen gaua. Ostiralean Farolin eta Zaranbolas pertsonaien egun nagusia izan zen. Hainbat pertsonaiaz inguratuta Plaza Barriraino hurbildu ziren Ibon Koteron musikaria, Farolin, eta Gemma Martinez aktorea, Zaranbolas. Han, epaiketaren berri eman zen eta hiritarrek zigortu egin zituzten.
Aratuste Zapatua
Larunbateko programazioa eguerdian hasi zen Plaza Biribilean. Gero, Done Bikenditik hasi zen Mozorro kalejiran, konpartsez gain, mozorro indibidualak eta talde-mozorro ugari hurbildu ziren haien lana eta koreografiak erakustera, guztira 54 taldek parte hartu zuten.
Batzorde Mistoak azpimarratu duenez, «parte-hartzaile ugariez gain ikuslez lepo egin zuten Kale Nagusi eta inguruek, guztion gozamenerako». Ondoren, Farolinen albokak eta Zaranbolasen ahotsak lagunduta, lehenengo kopla txiki irabazlea abestu zuten hiritarrek.
Sardinaren ehorzketa
Asteari amaiera emateko, sardinaren ehorzketa izan zen Arriaga Plazan atzo iluntzean. Behin aurtengo aratusteak amaituta, batzordeak honakoa azpimarratu du: «Aurki bilbotarrak beren zereginetara eta egunerokotasunetara itzuliko dira, ahaztu gabe datorren urtean hemen izango ditugula berriz gure aratusteak, nork nahi duena izan eta gozatzeko».
Adin eta gustu guztientzako jarduerak
Umeentzako eta familientzako ekintzak ere nagusi izan dira aratusteen programazioan. Esate baterako, zapatuan ‘Zirika Zirkusen’ emanaldiaz gain, haurrentzako tailerrak antolatu ziren Done Bikendin. Astelehenean, berriz, Dj Xaiborrek osatu zuen Bilboko Udal Musika Bandako 40 musikari baino gehiagoren ohiko mozorro kontzertua, Iñaki Urkizuren gidaritzapean. Egun horretan bertan, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen bisita jaso zuten umeen Campos Antzokian.
Helduagoentzat zuzenduta ‘Bataklan Kabaret’ ikuskizuna hartu zuen Campos Antzokiak ere bai, otsailak 28an. Bitartean, gazteak dantzan aritu ziren Lekeitioko Silitia taldearen kontzertuan, Plaza Barrian.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Gernika](/media/asset_publics/resources/001/142/419/article_thumb_horizontal/gernika.jpg)