![Iazko kanpainan antxoa deskargatzen Getariako portuan. Momentuz irudi hau ez da errepikatuko.](/media/asset_publics/resources/000/883/922/article_main_landscape/Getaria.jpg)
Gipuzkoa eta Bizkaiko arrantzaleek gutxienez asteartera arte itsasora atera gabe egongo dira garraioaren greba dela eta. Ondoren, egunetik egunera erabakiko dute zer egin, egoeraren bilakaeraren arabera. Horrela erabaki dute bi herrialede hauetako kofradiek.
Bizkaiko eta Gipuzkoako kofradietako presidenteek bilera egin dute gaur bideokonferentziaz eta bihar ere lehorrean geratzea erabaki dute. Hemendik aurrera, egunez egun erabakiko dute zer egin, garraiolarien grebaren bilakaeraren arabera.
Donostiako Itsas Etxea kofradiako idazkari nagusi Miren Garmendiak erabaki hau baieztatu du Efe agentziari egindako adierazpenetan. Aste honetan antxoa eta berdelaren arrantzan egon beharko lukete.
Bizkaia eta Gipuzkoako baxurako flotan 160 ontzi daude. Bakoitzean batez beste zortzi arrantzale aritzen dira lanean. Bi herrialde hauetako arrantzaleekin batera Kantauri itsasoko beste portuetakoek ere jarrera bera hartu dute.
Arrantzaleak itsasora ateratzen badira ere ez dute bermaturik portura iristerakoan arraina garraiatu ahal izango dutenik. Hori dela eta, ontzientzako erregaiak izan duen prezioen gorakada ere kontuan izanda, portuan geratzea erabaki dute.
Dena den, arraindegietan produktua egon badago. Pasaiako lonjan, adibidez, beste portuetako ontziek ekarritako arrainak izan dituzte. Honekin batera, alturako flotaren generoa ere izan da salgai.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)