Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak astearte honetan adierazi duenez, ezin izango da gerra amaitu Vladimir Putin Errusiako mandatariarekin «edozein formatutan» bilerarik egin gabe, eta horretan «lurralde okupatuei buruz» hitz egiteko prest agertu da.
«Hainbat urtez errepikatu eta proposatu dut –adierazi du agintari ukrainarrak–. Bilera hori egin gabe ezin da gerra geldiarazteko zer egiteko prest dauden ulertu».
Ildo horretan, Vladimir Putinekin izan lezakeen bileran Krimeako eta Donbaseko «lurralde okupatuei buruzko galderak egiteko prest» dagoela esan du. «Garrantzitsuak dira guretzat, oso garrantzitsuak», aipatu du.

«Baina ziur nago erabaki hori ez dela bilera horretan hartuko», zehaztu du Volodimir Zelenskyk, Ukrainako albiste-agentziek jasotzen duten bezala. Bere ustez, erreferendum batean erabaki beharko lirateke balizko bilera horretan hartuko liratekeen akordioak. Ukranian eginiko erreferemendumean, ulertu behar da. «Prozesu luze hau Ukrainako Kontseiluak eta herriak erabakiko dute», gaineratu du.
Errusiako eta Ukrainako diplomaziaburuek Ankaran egin zuten topo martxoaren 10ean azkeneko aldiz, su-eten akordio batera iristeko, baina negoziazioek ez zuten inolako emaitzarik izan.
Errusiak, bere erasoaldi militarra gelditzeko, Krimearen anexioa onartzea, Donetsk eta Luhansken independentzia eta Ukrainaren neutraltasuna planteatu ditu. Azken proposamen hori, NATOn sartzeari uko egitea, Kievek momentuz onartuko lukeen bakarra da. Honela jakinarazi zuen Zelenskyk berak duela astebete.

Basque Country
El portavoz del PNV en Getxo ocultó que estaba en el proyecto de lujo que derribó el palacete
Basque Country
Un hombre mata a Yaneli Gonzales, una mujer de 31 años, en el barrio bilbaino de Santutxu
Donostiarra
El Ararteko toma cartas en Alde Zaharra ante la «inhibición» del Ayuntamiento de Donostia
Basque Country
«Egoera hori bizi izan dugunok motxila gainean daramagu, horrela ikasi dugu bizitzen»
Basque Country