![Bizilagunen protesta Arbuio auzoan, 2013ko maiatzean. (Monika DEL VALLE/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/751/481/article_main_landscape/arbuio_crematorio.jpg)
Bilboko 3. Administrazioarekiko Auzitegiak ezetsi egin du Funeraria Aranguren enpresak 2021eko urtarrilaren 19ko 023/2021 Dekretuaren bidez Alonsotegiko Udalaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoa. Arbuio industrialdeko 32. pabiloian beilatokiko eta errausketa-labeko jarduera sailkatuaren lizentzia ukatu zen dekretu horretan eta, beraz, enpresak ezin du aipatu jarduera martxan jarri. Dena den, epaiari helegitea aurkezteko aukera dauka.
Enpresak 2012an galdegin zuen beilatoki eta errausketa jarduerak martxan jartzeko lizentzia eta orduko Udal Gobernuak, EAJ buru, esleitu egin zion. Bizilagunen protestak eragin zituen horrek eta, azkenean, proiektua eten egin zen. Etxebizitza bloke batzuetatik 25 metro eskasera jarri nahi zuten martxan errauste-labea.
Arbuio industriagunearen pabiloiaren arazoa da ez dagoela guztiz isolatuta, eta EAEko Hilotzen Osasunerako Araudiak zehaztu zuen nabe edo lokal bat industria-pabiloi baten barruan ez dela hileta erabileretarako soilik erabiliko den eraikina; azken batean, kokalekua isolatua eta independentea izan behar dela.
Auzitegiak ezetsi berri duen helegitean, Andoin S.L. enpreak argudiatu zuen 32. pabiloia soilik beilatoki eta errausketa lanetara bideratuko zela, baina epaileak ulertzen du kokaleku horrek ez dituela legezko baldintzak betetzen eta, beraz, Alonsotegiko Udal Gobernuari eman dio arrazoia.
Epaiketaren prozesuan, bestalde, erabakigarria izan zen EH Bilduk enpresa independente bati eskatu zion txosten teknikoa, oinarri tekniko-juridikoak aurkeztu baitzituen jarduera ukatzeko.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)
Movilización contra la medalla a un memorial que olvida el 3 de Marzo y recuerda a Carrero
![Panama](/media/asset_publics/resources/001/142/030/article_thumb_horizontal/Panama.jpg)