![Suhiltzaileak Igorreko polikiroldegian egondako sutean.](/media/asset_publics/resources/000/884/913/article_main_landscape/image0.png)
Ostegun goiz honetako 11.00k aldera sutea piztu da Igorreko kiroldegiko saunan. Bizkaiko Suhiltzaileak bertaratu ostean, jendea kanpora atera eta sua itzali dute. Ordu erdi batean lortu dute sua itzaltzea.
Lehen datuek adierazten dutenez, koronabirusaren pandemiaren ondorioz sauna ez dute erabili Arratiako herri horretako kiroldegian eta hura martxan jartzen saiatu direnean piztu da sua.
Bizkaiko Suhiltzaileen arabera, sutea hasi eta berehala jaso dute abisua. Iritsi direnerako instalazioak hutsik zeuden eta itzaltze lanetan hasi dira. 12.00ak jotzeko minutu batzuk falta zirenean suhiltzaileek sutea itzalita zegoela jakinarazi dute sare sozialen bitartez.
Incendio #Igorre, extinguido, instalaciones desalojadas a nuestra llegada #Bomberos revisando plantas y ventilando
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) March 24, 2022
Igorreko #sutea amatatuta, gendea kanpoan heltzerakoan #Suhiltzaileak errebisatzen eta aireatzen
Sua itzalita, eraikina errebisatzeari eta aireatzeari ekin diote suhiltzaileek.
Hiru hildako Okondon
Zorionez ondorio larririk izan ez duen sute hau gertatu baino ordu batzuk lehenago, Okondoko (Araba) baserri bat kiskali dute garrek. Familia bereko hiru pertsona (80, 82 eta 85 urteko hiru anai-arreba) zendu dira bertan.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)
Movilización contra la medalla a un memorial que olvida el 3 de Marzo y recuerda a Carrero
![Panama](/media/asset_publics/resources/001/142/030/article_thumb_horizontal/Panama.jpg)