Euskararen aldeko aldarria zabalduz ia igande osoa Nafarroako Erriberan egin ondoren, Zangoza aldean hasi du Korrikak laugarren eguna. Amurriotik abiatu zenetik izan den bezala, tenperatura hotzak baina harrera beroa izan dute korrikalariek.
#Irunberri n ere euskararen alde ttipi-ttapa #korrika Gora Nafarroa euskalduna! pic.twitter.com/zrcruiypXf
— AEK (@AEK_eus) April 3, 2022
Zangozatik Pirinio alderantz jo du lasterketak: Irunberri, Nabaskoze, Burgi, Itzaltzu, Erronkari, Otsagabia... etenik ez du!
#Itzaltzu ko bardoek ez dute Itzaltzu itzali! Hau da hau euskaldun eta euskaradun herria #KORRIKA #Hitzekin pic.twitter.com/HD7ULaNL98
— AEK (@AEK_eus) April 4, 2022
Otsagabi zeharkatzen gaude, euskal pirineotan barrena #KORRIKA k ez du etenik ! #Hitzekin pic.twitter.com/ABFj9Hv0nT
— AEK (@AEK_eus) April 4, 2022
Iker Vicente aizkolariak Bertako igogailuen kilometroa bete du.
Iker Vicente aizkolariak Bertako igogailuaren kilometroan eman du egurra gaur! #Hitzekin #Erronkari #Ezkaroz pic.twitter.com/4skaAdPUN6
— AEK (@AEK_eus) April 4, 2022
Nekane oroitu dute Jaurrietan, Korrikarekin lotura handia izandako herritarra.
Nekane oroitu dute euskaldun eta euskaltzaleek #Jaurrieta-n, bertako alkate izandakoa eta #KORRIKA-ren babesle sutsua. #Hitzekin pic.twitter.com/KXRNIvODb8
— AEK (@AEK_eus) April 4, 2022
Euskal Herriko herririk altuenera iritsi da Korrika. Honela:
Abaurregainan jo du #KORRIKA k gaina! Euskal Pirineoetako herririk gorenean gaude. Nola? Ikusi! #Hitzekin pic.twitter.com/zZcgumy0Yg
— AEK (@AEK_eus) April 4, 2022
Karmelek ekimenaren lehendabiziko ediziotik egin ditu esatari lanak, eta nekaezin segitzen du, ilusiorik galdu gabe. Eskerrak eman dizkiote horregatik.
Karmele lehendabiziko #KORRIKA-tik ari da esatari lanetan Pirinio aldean, biba zu! Eskerrik asko euskarari emandako guztiagatik! #Hitzekin #Abaurreagaina pic.twitter.com/vpTagZRC9U
— AEK (@AEK_eus) April 4, 2022
Halako irudi ederrak utzi ditu euskararen aldeko ekimenak Orbaizetan.
#Orbaizeta-ko herritarrak ere batu dira 22. #korrikara! Asko dira kilometro luzez gurekin ditugunak, ekin eta ekin Donostiaraino! #Hitzekin pic.twitter.com/tNWk2dkjgP
— AEK (@AEK_eus) April 4, 2022
Elur manta zuria koloreztatu du Korrikaren furgonetak, Abaurrepeara bidean.
Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa!#KORRIKA #Garaioa-n sartu da, #Aribe du hurrengo erronka! #HitzeEkin Aezkoa euskaldunduko dugu! pic.twitter.com/itG1gnopET
— AEK (@AEK_eus) April 4, 2022
Goiz eta eguerdi partean mendi eta haranetan ibili, eta arratsaldeko 16.00ak aldera Nafarroa Beherean sartuko da lasterketa, Luzaide eta Arnegitik barrena. Edizio honek zapalduko duen hirugarren hiriburura joko du handik: Donibane Garazira; 17.00ak aldera espero dute han. Ez da ordea astelehen honetan bisitatuko duen hiriburu bakarra izango; izan ere, Nafarroa Beheretik Zuberoara igaroko da lasterketa eta 21.30ean Maulera ailegatzea aurreikusten da. Zuberoan ordu pare bat eginda, atzera Nafarroa Beherean sartuko da gauerdian, Donapaleutik.
22. Korrikaren ibilbidearen erdia eginda egongo da ordurako.