Koloretako lekukoak egin dituzte haurrek.
Koloretako lekukoak egin dituzte haurrek. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Ultzamako jendetza.
Ultzaman jendetza eta poza. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Furgoneta urrutitik ikusi daiteke gerturatzen.
Furgoneta urrutitik ikusi daiteke gerturatzen. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Kilometro honetan bi neskatilei egokitu zaie lekukoa.
Kilometro honetan bi neskatilei egokitu zaie lekukoa. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Ultzaman, haurrak gainean dituela.
Ultzaman, haurrak gainean dituela. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Bidegurutzean zai.
Bidegurutzean zain. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Mauleko ibilbidea, gauean.
Mauleko ibilbidea, gauean. (@AEK_eus)
Elizondo. Goizean goizeko izotzak ez ditu baztandarrak ohean geldiarazi.
Elizondo. Goizean goizeko izotzak ez ditu baztandarrak ohean geldiarazi. (@AEK_eus)
Almaneoz, Elizondo atzean utzita.
Almandotz, Elizondo atzean utzita. (@AEK_eus)
Legasako herriak lekukoa hartu du Arraitzerako bidean.
Legasako herriak lekukoa hartu du Arraitzerako bidean. (@AEK_eus)
Belanten gora, eguzki, mozorro eta koloreekin.
Belaten gora, eguzki, mozorro eta koloreekin. (@AEK_eus)
Iraizotz herria igaro ostean, Ultzamaruntz.
Iraizotz herria igaro ostean, Ultzaman barrena. (@AEK_eus)
Gartzaronen Basaburuako herria batu da Korrikara.
Gartzaronen Basaburuako herria batu da Korrikara. (@AEK_eus)
Basaburuan zai, aldarri anitzekin.
Basaburuan zain, aldarri anitzekin. (@AEK_eus)
Sasoia jubilatu elkartearen kilometroa.
Sasoia jubilatu elkartearen kilometroa. (@AEK_eus)
Orritz dantza taldekoak buruhaundi, dragoi eta guzti egon dira Irurtzunen.
Orritz dantza taldekoak buruhaundi, dragoi eta guzti egon dira Irurtzunen. (@AEK_eus)
Irurtzundik Korrika giro onarekin pasa da.
Irurtzundik Korrika giro onarekin pasa da. (@AEK_eus)
NAIZ

Nafarroa iparraldetik mendebaldera gurutzatzen ari da Korrika

Zuberoa atzean utzita, Nafarroan dabil berriz ere Korrika astearte goizetik. Iparraldetik mendebaldera gurutzatu du lurraldea egunean zehar, Baztanen hasita eta Acedon amaituta. Arratsaldean ibilbidearen erdira heldu da euskararen aldeko lasterketa.

Pozaren pozez hartu dute lekukoa Lizarran, astearte gauez.
Pozaren pozez hartu dute lekukoa Lizarran, astearte gauez. (Idoia Zabaleta | Foku)

Korrikak ibilbidearen erdia beteko du astearte honetan. Atzo iluntze eta gauean Zuberoko bazterrak lasterka jarri ostean, euskararen aldeko ekimenik bereziena Nafarroara itzuli da goizaldean.

Izpegiko lepotik Baztanera iritsi da Korrika eta eguneko lehen argiekin batera jende ugari bildu da Elizondon.

Tropel handia bildu da herrietan, goizean goizeko hotza korrika kendu asmoz. Eta Belaten gora mehetu baldin bada ere, gogoak ez du behera egin. Aroztegiako herritarren borondatea errespetatzearen aldeko aldarriekin egin dute mendateko lehen zatia, lekukoa Legasako haurren esku utzi aurretik.

Kuraia taldearen ‘Egunsentian’ abestiak markatutako erritmoan hartu dute basozainek txanda eta «administrazioan euskaraz» edo «Chivite entzun, Nafarroa euskaldun» aldarriekin girotu dute igoera.

Goizean Ultzamarako norantza hartu du lasterketak. Eguzkiak eta lagun ugarik lagunduta aurrera egin du Korrikak. Bailarako azken txanpan lekukoa Korrikaren 22 edizioetan parte hartu duen Silvestreren eskuetara iritsi da, ondoren Basaburuako talde feministari erreleboa emateko.

 

 

Berueten, lasterkariek ez dute kexurik izan malda gora, Korrikak eta lekukoak ematen duen indarraren seinale. Sasoia jubilatu elkarteak autobusean ekarri du bere kemena.

 

 

Beruetera eta Lekunberrira ere iritsi da euskararen olatua. Bitartean, munduan ere zabaldu dira uhinak, astearte honetan New Yorken. Asteazkenean Varsobian eta larunbatean Alacanten eta Shangain izango dira.

Juan Gorritik, Remigio Mendibururekin batera lekukoa egin zuenak, ezin zuen hutsik egin hitzorduan. 

 

 

Irurtzunen, dragoi, hartz, galtzagorri, buruhandi eta bestelako izaki harrigarriek egin dute bat Korrikarekin, eta hainbeste jende bildu da ezin zirela kasik kaleetan sartu.

 

Arratsalde partean ibilbide erdia egina dela ospatu dute Korrikako arduradunek eta gonbidatuek, ohitura den legez. Une honetan izan da:

Ekarpenik ez da faltan sumatu egun honetan. Erronka hau bota dio bere buruari irristalari honek:

 

Nafarroa iparraldetik hego-mendebaldera zeharkatuz, Muetz, Lizarra eta Iratxe topatu ditu jarraian, Lizarratik pasa, eguna Acedon amaitu eta asteazkenean Trebiñura iritsi baino lehen.