Helmuga gertu ikusten da dagoeneko. Igande honetan amaituko da Korrikaren aurtengo edizioa Donostian. Hala ere, oraindik kilometroak gelditzen dira bertara iristeko eta gaur Lapurdik hartu du lekukoa, Nafarroan sartu-irten azkarren bat eginda, lerro hauen gainean dagoen bideoan ikusi daitekeen moduan.
Ibardinen behera gerturatu dira Azkainera, non jendetza ikaragarria zuen zain euskararen aldeko ekimenak.
Azkaine gibelean utzi eta Senperera doa #Korrika22. Egun osoa Lapurdin gaindi ibiliko da #Hitzekin https://t.co/BB3qd9EVnA pic.twitter.com/mhetqBO8ry
— Mikel Irastorza (@mikel_irastorza) April 9, 2022
Eta istorio bitxiren bat ere utzi du egunak.
Emakume ausart asko ditugu Euskal Herrian. #Azkaine n neska bat topatu dugu erditzera zihoana, baina #KORRIKA ikusi eta txalotu arte ez zuena erietxera joan nahi. Euskarak badu bizia hemen, biba zuek! #Hitzekin pic.twitter.com/EGPWHAI555
— AEK (@AEK_eus) April 9, 2022
Barnealdetik ibili da goizean zehar.
#Senpere ko Herriko Etxearen kilometroak, kilometro amaigabeak ditu euskaraz egiteko! Hori da oraina eta geroa duena Iparraldeak #KORRIKA #Hitzekin pic.twitter.com/sy3VmQ9SGe
— AEK (@AEK_eus) April 9, 2022
Senpere igarota, Sara aldera egin du ondoren Nafarroan sartu-irtena egiteko. Muga horretan, lehen kilometroa, Nafarroako Bertsozale Elkarteak hartu du.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak hartu du mugako lehen kilometroa! Gero arte, Iparralde! Bagatoz, #Baztan! #KORRIKA #Hitzekin pic.twitter.com/XTaCCpg3w3
— AEK (@AEK_eus) April 9, 2022
Ainhoa, Ezpeleta, Itsasu, Kanbo, Hazparne, Uztaritze, Hiriburu eta, 17:30ak aldera, Baiona ere zapalduko ditu datozen orduetan..
Xabier Terrerosek bertsoz agurtu ditu #KORRIKA ra hurbildutako lagunak: "Euskararen herrian mugarik ez dago!" #Hitzekin pic.twitter.com/I2YUSYE9Dc
— AEK (@AEK_eus) April 9, 2022
#Sara ere euskararen alde! Zenbat pauso, zenbat jende hemen ere #KORRIKA! Babes zaparrada honek ez du etenik! #Hitzekin pic.twitter.com/Z8cfENZYEW
— AEK (@AEK_eus) April 9, 2022
Mugako azken kilometroa Nafarroako Bertsozale Elkarteak hartu du eta Baztanen sartu da Korrika. Bidean Xabier Terresorek bertsoz agurtu ditu korrikalariak.
Xabier Terrerosek bertsoz agurtu ditu #KORRIKA ra hurbildutako lagunak: "Euskararen herrian mugarik ez dago!" #Hitzekin pic.twitter.com/I2YUSYE9Dc
— AEK (@AEK_eus) April 9, 2022
Ondoren Zugarramurdira joan da lelukoa. Egun historikoa da, lehen aldiz zeharkatzen baitu sorginen herria Korrikak. Txaloz eskertu diete orain arte eskainitako babesa, beti egon baitira lanean.
Nafarroara bisita motza egin ostean, berriro sartu da Ipar Euskal Herrian, Itsasutik, eta Ainhoan hainbat korrilari euren txakurrekin atera dira.
#Ainhoa-n hainbat lagun batu dira #KORRIKA-ra! Besteak beste, euskal artzain txakurren elkartekoak! Zaunka ere euskaraz! #Hitzekin pic.twitter.com/sZW9ZbhyoU
— AEK (@AEK_eus) April 9, 2022
Bertatik kostalderako bidea egin du Korrikak.
Arratsaldeko 17.30 aldera, Baionan sartu da Korrika. Mugerreko Herriko Etxeak hartu du hiriko lehenbiziko kilometroan lekukoa.
Herri bat osorik, euska ofiziala izan dadin Euskal Herri osoan!#Korrika #HitzEkin pic.twitter.com/7tKQX0XQrT
— AEK (@AEK_eus) April 9, 2022
Bake Bideak ere hartu du lekukoa eta bere segidan Josu Urrutikoetxea preso ohiak eraman du euskal presoen kilometroan lekukoa, Baionako presondegiaren ondoan.
Heldu da #Korrika22 Baionara. Jean Jaures bulebarrean, Sainduezpiritu auzoan. Presoen aldeko kilometroa. Josu Urrutikoetxea lekukoa eskuan. pic.twitter.com/rFCQJxOhoG
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) April 9, 2022
Xuti Gazte dinamikako kideek goi mailako ikasketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute beren txanda hartu dutenean.
Biarritz, Bidarte, Donibane Lohizune, Ziburu eta Urruñatik pasa ondoren, gauerdian, Hendaiara iritsiko da.