![Oberena dantza taldea Auzoak plataformaren aurkezpenean izan da.](/media/asset_publics/resources/000/890/434/article_main_landscape/auzoak.jpg)
Auzoak plataforma jaio da Iruñean, hiriko jai batzorde guztiak batzen dituena. «Hiri eredu herrikoi, parte-hartzaile, feminista eta euskaldunagoa» eskaintzeko intentzioarekin batu dituzte indarrak elkarte horretan.
Plataforma aurkezteko, festa txiki bat prestatu dute Alde Zaharreko kaleetan. Hala, Gaztelu Plazan hasita, erraldoien hainbat konpartsek desfilea egin dute. Buruhandiak ere izan dira, zanpantzar eta fanfareekin batera. Dantza eta musika taldeek ere euren aletxoa jarri nahi izan dute.
Auzoa Plataformak ohar batean adierazi duenez, jai batzordeek «kulturatik, auzotik eta auzorako lan egiten dugu. Modu herrikoian eta auzo bizi eta parte-hartzaileak sortuz, gure bizilagunentzat Iruñea aktiboagoa, bizigarriagoa eta alaiagoa eraikitzeko helburuarekin».
Bi urte baino gehiago auzoetan ia jarduerarik antolatu gabe egon ondoren, «berriro martxan jartzen gara, gure auzoak kolorez, musikaz eta alaitasunez betetzen dituzten kultur ekitaldi nagusiak berriro ospatzeko asmoz», gaineratu du.
«Auzoetatik gaur beste hiri eredu bati emango diogu txupinazoa: auzoetan parte hartuz, hiria eraikiz», amaitu du. Aurrerantzean guztientzako jaiak elkarlanean prestatzeari ekingo diote.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)