Sara Iriarte

Gazte Martxaren giro ona nabarmendu dute gazteek Elizondora iristean

Ibilbide aldapatsua izan dute gazteek Elizondora ailegatu ahal izateko, baina azkenean iritsi dira. Nekea sentitzen dute hanketan, baina gutxi ordea zainetan.

Audio_placeholder

Kronika Zutik Elizondo

Loading player...

«Independentzia» ozen oihukatuz iritsi dira gazteak Elizondora, txistu hotsekin batera. Elizondon ordu bete izan gara beraien esperoan, baina merezi izan du beraien indarra itxarotea. Izan ere, ibilbidea nahiko aldapatsua izan arren, oztopo guztiak gainditu dituzte eta zutik dago gazteria.

«Giro oso polita dago eta eguraldiak ere asko laguntzen du», adierazi du partaide batek, ia gazte guztien iritzia partekatuz.

Egun hauetan bizitako anekdota honek, badu gazteek errealitatearen espazio zabal honetan bizi dutenaren antzik. Aldapak nonahi, baina hala ere, zutik egongo dira datozen egunotan Elizondon, eta zutik jarraitzeko indarrak hartu eta Ernai gazte antolakundeak eskainitako jakinduria barneratuko dute.

Nekea hanketan baina gutxi zainetan, beraz, borrokatzeko grinari dagokionean behintzat. Izan ere, argi geratu da gazteek pausu bat baino gehiago egin dituztela aurrera egun hauetan, eta argi utzi dute, zulo gehiagorentzako ez dagoela lekurik.

Eta, hau horrela izango bada, izan bedi hau herriarendako poesia bat.