![Ukrainako Estatu Larrialdi zerbitzuetako kide bat, bonbardaketen ondoren Kharkiv-en bildutako misilen hondakin multzo baten ondotik pasatzen.](/media/asset_publics/resources/000/894/921/article_main_landscape/Misilak-Ukraina.jpg)
Errusiaren arma erreserbak erdira baino gehiago gutxitu dira iragan otsailaren 24an, Ukrainaren kontrako inbasioa hasi zuenean, erabiltzen hasi zenetik. 1.300 misiletik gora baliatu ditu, zehazki. Hala kalkulatu du bederen Ukrainako Defentsa sailak, Hanna Maliar ministrordeak azaldu duenez. Tokiko telebistetako saio batean eman du datua, eta Ukrinform agentziak jaso du.
Maliarrek agertu duenez, suziri horiek itsaso, aire zein lurretik jaurti dituzte errusiarrek.
«Xantaia eta mundu osoa beldurraraztea»
Tokiko telebistei emandako elkarrizketan kontu gehiago ere erran ditu Ukrainako Gobernuko arduradunak. Aitortu duenez, Errusiak dagoeneko bere armen erreserben erdia agortu duen arren, oraindik ere «min handia egiteko adina misil» dituela uste dute.
Maliarrek erantsi du agertoki ugari irudikatzen ari dela momentu honetan Putinen Gobernua, aipatutako «misilen, hegazkinen eta lurreko indarren erabilera tradizionalaz gain».
Komentario horrekin Moskuko Gobernuak arma kimikoak edo nuklearrak erabiltzeko duen aukerari egin nahi izan dio erreferentzia ministrorde ukrainarrak. Salatu duenez, «xantaia eta mundu osoa beldurraraztea» suposatzen du jarrera horrek.
![Etx_240313_857858](/media/asset_publics/resources/001/130/014/article_thumb_horizontal/etx_240313_857858.jpg)
Ángel Berrueta y su familia, reconocidos como víctimas de violencia policial
![01_la-unica](/media/asset_publics/resources/001/130/598/article_thumb_horizontal/01_La-Unica.jpg)
Ibarrola y su fregona, Los Caídos y Arrasate, principales temas de las pancartas de las Peñas
![Vial-ketamina](/media/asset_publics/resources/001/130/690/article_thumb_horizontal/vial-ketamina.jpg)
¿La ketamina, una esperanza contra la depresión? Esto dicen los estudios científicos
![Bourrier](/media/asset_publics/resources/001/130/798/article_thumb_horizontal/bourrier.jpg)
«Pruebas sólidas» apuntan al marido, exreservista, en la desaparicion de la mujer de Urruña
![Whatsapp_image_2024-06-30_at_09.02.42(1)](/media/asset_publics/resources/001/131/554/article_thumb_horizontal/WhatsApp_Image_2024-06-30_at_09.02.42(1).jpeg)