![Kapela Eguna aurkeztu dute Bilboko Konpartsek.](/media/asset_publics/resources/000/895/663/article_main_landscape/kapela-eguna.jpg)
Bilboko Konpartsen federazioaren ordezkari diren Nerea Matutek eta Ioritz Varonak ‘Kapela Eguna’ ekimen berria aurkeztu dute Bizkaiko hiriburuko Plaza Barrian ostiral goiz honetan. Gogoratu dute, urte hasieran aurreratu zuten moduan, Bilboko konpartsen asmoa dela aurten «irria eta poza berreskuratzeko ekarpen ahalik eta handiena egitea, azken bi urteotako egoera ilunari buelta emateko».
Bide horretan, Aste Nagusirako 100 bat egun faltako direla ospatuko dute maiatzaren 14an Kapela Egunaren bitartez: «erreferentziazko elementu moduan aukeratu dugu, eskuratzeko eta janzteko erraza delako eta ‘baziloia’ delako, jai girokoa. Parte hartuko duten bilbotar denek nork bere gustuko kapela, txapel edo txanoa aukeratu eta kalera atera ahal izango dute, prestatutako egitarauarekin gozatzera».
Goizean, Kapela Tour batekin hasiko dute eguna, udaletxetik egingo duten ibilbidearekin. Goiz osoan zehar, 11.00etatik 14.00etara, Kapela azoka izango da Plaza Barrian; leku berean izango dira ere hurrenez hurren txapelgintza tailerra, 11.00etan, eta Kapela Lehiaketa, 12.00etatik 13.00etara; sariak banatuko dira ondoren. Bitartean, dantza-plaza izango da.
14.00etan kalejira izango da fanfarrearekin Zazpi Kaleak girotzeko eta, arratsaldean, Kapela-poteo musikatua izango da Unamunotik abiatuta. Amaitzeko, 19.30ean, kapeladun Bilbo Kantari berezia izango da, Bolsatik abiatuta.
«Konpartsok gogotsu gaude eta parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu bilbotar guztioi, zuen koadrilla edo familian kapela jantzita: hartu etxetik edukiko duzuen kapela, txapel edo txanoren bat, edo erosi aspaldi gogoan duzuen hori, eta anima zaitezte ospatzera Aste Nagusirako 100 egun bakarrik falta direla. Badator Marijaia!», nabarmendu duteMatutek eta Varonak
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)