![2019ko edizioan parte-hartu zuten Ertzaintzako agenteetako batzuk.](/media/asset_publics/resources/000/896/457/article_main_landscape/zipalloak.jpeg)
Mundu mailan Ertzaintzaren «irudi ona eta balioak» sustatzeko «aukera bikaina» dela ebatzita, Lakuako Gobernuak astelehen honetan iragarri du 20.000 eurorekin finantzatuko dituela ‘World Police and Fire Games’ kirol ekimenean parte-hartuko duten Ertzaintzako agenteak. Aurtengo edizioa Rotterdamen ospatuko da, Herbehereetan, uztailaren 22tik 31ra.
Segurtasun Sailaren azalpenen arabera, ‘World Police and Fire Games’ ekimenaren helburua «kirolari esker, mundu osoko polizia-agenteen eta suhiltzaileen artean esperientziak trukatzea» omen da, eta, aldi berean, «segurtasun-zerbitzu publikoen artean adiskidetasuna» eta «sasoian egoteko motibazioa» sustatzea.
Gainera, Lakuak uste du «garrantzizkoa» dela Ertzaintzako agenteek «nazioarteko kirol-proba horietan parte hartzea»; izan ere, Josu Erkorekaren gidaritzapeko sailak zehaztu duenez, gainerako agenteek kirola ohituraz egiteko «pizgarri bat» da nazioarteko topaketa eta, horrekin, agenteen «gaikuntza, sasoia eta osasuna» hobetzen omen dira.
2019ko jokoak
Pandemia dela tarteko, azken bi urteetan ez dira ‘World Police and Fire Games’ jokoak ospatu. Azken edizioa Chengdu hiri txinatarrean izan zen, eta 69 herrialdetako 8.000 polizia eta suhiltzaile aurkeztu ziren guztira.
Horien artean, Ertzaintzako zazpi agente egon ziren, sei gizon eta emakume bat, eta, orotara, hamabi domina lortu zituzten atletismo, igeriketa, txirrindularitza eta taekwondo modalitateetan.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)