Aretxabaletan Urkulu urtegiari buelta eman diote.
Aretxabaletan Urkulu urtegiari buelta eman diote. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Martxara joan direnen topaketa.
Martxara joan direnen topaketa. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Aretxabaletan erabili dituzten zeinuak.
Aretxabaletan erabili dituzten zeinuak. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Aretxabaletako martxako une bat.
Aretxabaletako martxako une bat. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Bilbon zubiak zeharkatu dituzte.
Bilbon zubiak zeharkatu dituzte. (Marisol RAMIREZ | FOKU)
Aldarrikapen nagusiak Bilbon.
Aldarrikapen nagusiak Bilbon. (Marisol RAMIREZ | FOKU)
Bilboko martxa Abandoibarratik pasatzen.
Bilboko martxa Abandoibarratik pasatzen. (Marisol RAMIREZ | FOKU)
Parte hartzaile batzuek piraguetan egin dituzte kilometroak.
Parte hartzaile batzuek piraguetan egin dituzte kilometroak. (@SareBilbo)
Donostian errepide bazterretik joan dira.
Donostian errepide bazterretik joan dira. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Itsasoa alboan zuten donostiarrek.
Itsasoa alboan zuten donostiarrek. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Gasteizen ere atera dira ibiltzera.
Gasteizen ere atera dira ibiltzera. (@SareAraba)
Lasarte-Oriako parte hartzaileen talde argazkia.
Lasarte-Oriako parte hartzaileen talde argazkia. (@SareLasarteOria)
Ibai ondoan pilatu dira Oreretan.
Ibai ondoan pilatu dira Oreretan. (@sarexenpelar)
NAIZ

«Salbuespen legediarekin amaitzeko» kilometroak pilatu ditu Sarek hainbat herritan

‘Etxera bidea gertu!’ lelopean 15 herritan eta Sarek deituta «bizikidetzaren, bakearen eta euskal presoen etxera itzultzeko prozesuaren aldeko» kilometroak batu dituzte ehunka herritarrek.

Aretxabaletatik abiatu den martxa.
Aretxabaletatik abiatu den martxa. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Urriaren 8an Sarek amaitutzat emango du duela bi urte ezarri zuen erronka: 3.127.326 km egitea, Euskal Herrian dauden biztanle adina kilometro «bizikidetzaren, bakearen eta euskal presoen etxera itzultzeko prozesuaren alde». Eta musika jaialdi baten bidez eginen du.

Gaur 15 herri ezberdinetan bildu dira kilometroak batzen jarraitzeko, ‘Etxera bidea gertu!’ lelopean. Aduna, Amasa-Villabona, Andoain, Asteasu, Lasarte-Oria, Usurbil, Zizurkil, Orio eta Zarautzetik abiatu dira talde ezberdinak Orion bertan bazkaldu eta arratsaldeko ekitaldietan parte-hartzeko. Anoeta, Ibarra, Lizartza-Txarama eta Alegiatik ere egin dituzte kilometroak, Tolosan bat eginez. Aretxabaletan ere jarri dute bere alea.

Bi urte hauetan Izan Bidea aplikazioan banaka edo taldeka egindako urratsak erregistratu dituzten herritarren ekarpenak eskertu ditu Sarek eta urrira bitarte «urratsak ematen jarraitzera» animatu dute gizartea.

«Izan ere, erronka honen bitartez, euskal presoei ezarritako salbuespeneko espetxe politika bertan behera uzteko herri honek duen nahia mugimenduaren bitartez, aktibazioaren bitartez, kilometroak eginez, adierazi nahi izan dugu», gaineratu du.

Zentzu horretan, nabarmendu egin du «azken bi urteetan, espetxe politikaren baitan aldaketa garrantzitsuak» eman direla. «40 urte luzez ezarritako urruntze politikarekin amaitzen hasiak gara eta isolamendua eta lehen gradua iraganean geratu dira. Lorpen hauek urte guzti hauetan egindako lanaren eta kalean bildutako herritarren bultzadaren fruitua dira, eta horregatik, eskerrak eman eta bide honetan urratsak ematen jarraitzeko eskatu nahi dizuegu».

Hala ere, oraindik «bide luzea» dagoela ere ez dute ahaztu. «85 dira oraindik Euskal Herritik kanpo dauden euskal presoak, hirugarren gradua eta baimenak eskuratzeko bidea oztopoz josia dago eta gaur gaurkoz gutxi dira progresio hori eskuratzea lortu duten presoak, oraindik 19 larriki gaixo diren preso daude espetxean eta gurasotasunak espetxean zailtasunez beteriko aukera izaten jarraitzen du».

Honela «gainditu beharreko trabak» oraindik «asko» direla nabarmendu du Sarek. «Baina bidea hasia dugu, arrakalak zabalik dira hormetan, eta etxeratze prozesua inoiz baino egingarriagoa da, orain arte moduan lanean eta urratsak ematen jarraitzen badugu».

«Kalean gaude, aktibo, mugimenduan, ezberdinen artean akordioak eginez, esperientzia eta bizipen kontrajarriak izan ditugunon artean hitz eginez, batuz, enpatia ariketa sendoak garatuz... elkarbizitzarako eta bakera bidea egiten ari gara, salbuespen neurriak salatuz eta legedi arrunta exijituz, euskal presoei dagokien etxerako bidea egiteko ateak zabaltzen ari gara», gehitu du Sarek.