![Koldo Narbaiza, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotzia; Xabier Arauzo, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusia; eta Mertxe Mugika Soziolinguistika Klusterraren lehendakaria mintzatu dira aurkezpenean.](/media/asset_publics/resources/000/904/757/article_main_landscape/Soziolinguistika-jardunaldiak.jpg)
Euskal Soziolinguistika Jardunaldia urtero antolatzen da euskararen biziberritzean funtsezkoak diren gaien inguruan ikerlari, profesional, aktibista eta erakundeetako arduradunen arteko ezagutzen trukea bultzatzeko. 2022ko edizioa, 16.a, 2021eko Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzen azterketa partekatua egiteko topalekua izango da. Ekainaren 22an da hitzordua, Bilbon, EHUren Bizkaia Aretoan.
Goiz eta arratsaldeko egitarauan hitzaldi, tailer eta mahai-inguruak izango dira ikuspegi eta bizipen desberdinen ekarpenetik elkar aberasteko eta elkar elikatzeko. Hizkuntzen erabileraren kale neurketaz arduratu diren ikerlariez gain, beste ikuspegietatik elementu interesgarriak ekar ditzaketen adituek hartuko dute parte.
Ondorio absoluturik ez
Koldo Narbaiza, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotzia; Xabier Arauzo, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusia; eta Mertxe Mugika Soziolinguistika Klusterraren lehendakaria mintzatu dira astearte honetan, EHUren Bizkaia Aretoan bertan egin duten aurkezpenean.
Argitu dutenez, Euskal Soziolinguistika Jardunaldian parte-hartzaile guztiak eragile aktibo dira ezagutzen trukean. Elkarrekin hausnartzeko tresnak eta plaza eskaini nahi ditu Soziolinguistika Klusterrak. Jardunaldi honetan ez da euskararen kale erabilera datuetatik eratorritako ondorio absolutu eta eztabaidaezinik emango, beraz.
Galderak
Kaleetako hizkuntza erabilera 1989tik 2021era nola aldatu den badakigu, baina… nola aldatu da kalea bera? Zein da orduko eta gaurko euskaldunen testuingurua? Zein eragin izan du globalizazioak? Zer ekarri du digitalizazioak? Zenbaterainoko hizkuntza gaitasuna dute gaurko euskal herritarrek? Zer dago jokoan hurrengo urteetan? Zertarako aukera ematen dute legeek? Zein zeregin dute erakunde publikoek?
Horiexek izango dira planteatuko diren galderetako batzuk. Kaleetan hizkuntza bakoitza zenbat hitz egiten den jakiteak bidea ematen du elkartzeko eta galdera horien inguruan jarduteko.
Parte hartzeko bideak
Presentzialki parte hartu edo streaming bidez jarraitu nahi dutenek dagoeneko izena eman dezakete www.soziolinguistika.eus/jardunaldia webgunean, ekainaren 17a arte.
50 euroko prezioa du matrikula arruntak (bazkaria barne); 30 euroko prezio murriztua dute ikasle, langabetu eta Soziolinguistika Klusterreko bazkideek; eta streaming emanaldira sarbidea lor daiteke 15 euroren truke.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)