Herriko elkartearen opariarekin pozik.
Herriko elkartearen opariarekin pozik. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Laso, txapela buruan duela, omenaldia jasotzen.
Laso, txapela buruan duela, omenaldia jasotzen. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Lagunen berotasuna eskertu du Lasok.
Lagunen berotasuna eskertu du Lasok. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Euskal makila, otarra... ez da oparirik falta izan.
Euskal makila, otarra... ez da oparirik falta izan. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Beteranoek ere ez dute Lasorekin argazkia ateratzeko aukera galdu nahi izan.
Beteranoek ere ez dute Lasorekin argazkia ateratzeko aukera galdu nahi izan. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Herritarrek babes beroa eskaini diote Lasori.
Herritarrek babes beroa eskaini diote Lasori. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Frontoi barruan bezala, kanpoan ere festa giroa nagusitu da.
Frontoi barruan bezala, kanpoan ere festa giroa nagusitu da. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Herriko pilotari gazteenek ere ez dute hutsik egin omenaldian.
Herriko pilotari gazteenek ere ez dute hutsik egin omenaldian. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Trkitiak alaitu ditu Bizkarretako kaleak.
Trkitiak alaitu ditu Bizkarretako kaleak. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Dantzariek ere omenaldian parte hartu dute.
Dantzariek ere omenaldian parte hartu dute. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Heeritarrekin ateratako familia argazkia.
Herritarrekin ateratako familia argazkia. (Idoia ZABALETA | FOKU)
NAIZ

Omenaldi xume bezain sentitua jaso du Unai Lasok Bizkarreta-Gerendiain bere herrian

Buruz Buruko Txapelketa irabazi eta bi astera, aurrelari nafarrak lagun eta senideen berotasuna jaso du.

Lagunen berotasuna eskertu du Lasok.
Lagunen berotasuna eskertu du Lasok. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Unai Lasok profesionaletan debutatu aurretik inor gutxik ezagutzen zuen Euskal Herrian Bizkarreta-Gerendiain izeneko herri bat bazela Nafarroan. Baiko Pilotako aurrelariak, ordea, lehen egunetik egin du saiakera hain bere sentitzen duen herria ezagutzera emateko, eta argi dago lortzen ari dela.

Horretan zer ikusi handia du Unai Lasok berragertu zenetik izan duen ibilbide apartak. Juxtu orain dela urte bete eman zion Baikok berriz ere profesionaletan jokatzeko aukera eta berehala erakutsi zuen onenen pare ibiliko zela horrenbeste denboran afizionatuekin jokatzen egon ostean.

Lau eta Erdiko San Fermin Torneoan finalera heldu zen eta Jokin Altunaren aurka uztailaren 7an jokatu zuen partida bikaina, nahiz eta azkenean galdu, sekulako aurkezpena izan zen uda parterako. Hainbat erakustaldi eman zituen uda horretan.

Hortik aurrera, Lau eta Erdiko Txapelketan, Binakakoan eta Buruz Burukoan finalera heldu zen Laso, eta lehen bietan Jokin Altuna izan zuen aurkari. Bietan galtzea tokatu zitzaion nafarrari, baina azkenean Buruz Burukoaren finalerdietan lortu zuen amezketarra menderatzea, eta ondoren Joseba Ezkurdiari irabazi zion Nafarroa Arenako finalean.

Txapel horregatik, baina batez ere bere ibilbidean herriarekiko izan duen errespetuagatik, omenaldi beroa eskaini diote gaur arratsaldean Bizkarreta-Gerendiaingo pilotalekuan Lasori, berak ere biziki eskertu duena.