Naiz

DSBEren lege erreformaren aurkako protesta deitu du Eskubide Sozialen Kartak uztailaren 5ean

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioa deitu du uztailaren 5erako, Bilbon, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) lege erreformaren proiektua geldiarazteko, «proiektu horrek egun aplikatzen diren murrizketak kontsolidatuko dituelako».

EHko Eskubide Sozialen Kartaren mobilizazio baten artxiboko irudia.
EHko Eskubide Sozialen Kartaren mobilizazio baten artxiboko irudia. (Iñigo URIZ | FOKU)

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) lege erreformaren proiektuaren aurkako mobilizazioa deitu du uztailaren 5erako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Proiektu horrek egun aplikatzen diren murrizketak kontsolidatuko dituelako uste dute plataforma osatzen duten hamarnaka eragileek.

Mobilizazioa Lakuako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean hasiko da 11.30ean, eta honako hauek dira aldarrikapen nagusiak: Proiektua bertan behera uztea; 2008ko legearekiko aplikatzen ari diren murrizketak bertan behera uztea; Karta Sozialaren Pobrezia eta Bazterketa Sozialaren aurkako Herri Ekimen Legegilean jasotzen ziren neurriak onartzea, eta talde parlamentarioek neurri horiek defendatzea; eta babes sitemaren inguruko benetako eztabaida sozial eta parte hartzailea irekitzea.

Astelehen honetan, lege erreforma honen aurkako posizioa azaldu zuenEuskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Gasteizko Parlamentuan egin zuen agerraldian. Bertan, Lakuak planteatzen duen Diru Sarrerak Bermatzen dituen Errentaren inguruko proiektua salatu eta aldarrikapenak plazaratu zituzten.

Kartak gogoratu duenez, pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako Legegintzako Herri Ekimena planteatu zela, 51.000 sinadura baino gehiagoren babesarekin, eta hura eztabaidatzeko tramiterako aukera ere ez zela eman.