Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak salatu duenez, Zubietako erraustegiaren ondotik igarotzen den Arkaitzerreka erreka berriro kutsatuta agertu da asteazken goiz honetan. Zubietako bizilagun batek eman du abisua, eta horren ondotik URA agentziako teknikariak bertaratu dira.
Sareetan zabaldu duen argazkian, urak oxido kolorea duela ikus daiteke eta erraustegiaren azpitik errekara doan hodi batetik aparra isurtzen.
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren arabera, hasiera batean URAko teknikariak ez zuen ur laginik hartzeko asmorik, baina azkenean egin du, mugimendukoek beraiek ere lagina hartu eta ikertu egingo zutela esan diotenean.
Mugimenduko kide batek esan dien arte guk mostra hartu eta ikertuko genuela zer zen eta nondik zetorren.
— Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) July 13, 2022
Orduan esan du: "Zuek ikertuko baduzue, guk ere bai". Eta horregatik hartu du bestela egingo ez zuen mostra.
URA, berez, EAEko errekak zaintzeaz arduratzen da.
Izugarria pic.twitter.com/mqBhhmVVGE
Ordu batzuen buruan, kutsadurak «etenik gabe» jarraitzen zuela adierazi dute. «Deskontrolatu zaie zerbait». Agintariak «isilik» daudela salatu eta «herritarroi azalpenak» emateko eskatu dute.
I
— Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) July 13, 2022
KA
RA
GA
RRI
A pic.twitter.com/VnIcwsA1gH
URA agentziako ordezkariaz gain, Donostia eta Usurbilgo udaltzainak eta GHK-ko ordezkariak ere bertan izan dira, ‘Argia’ agerkariaren arabera. Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkateak azaldu duenez, udaltzainek ur laginak hartu dituzte goizean eta arratsaldean eta laborategira bidaliko dituzte. Gertatutakoagatik kezka adierazi du.
Oso kezkatuta, beste behin, Zubietako errauste-planta inguruko erreketetan ikusten ari garenarekin. @usurbiludala ko udaltzainak han izan dira, goiz eta arrtsaldez, eta ur-laginak hartu ditugu, laborategian aztertzeko. Emaitzen zain gaude. https://t.co/dWqzBT5EWX
— Agurtzane Solaberrieta (@AgurtzaneSola) July 13, 2022
GHK-ko zuzendaria, auzipetuta
Honakoa ez da Arkaitzerreka kutsatuta agertzen den lehen aldia. 2020ko maiatzean erraustegitik isuri larria izan zen eta ehunka aingira eta arrain txiki hilda agertu ziren. Guardia Zibilak egin zuen txostenaren arabera, amoniakoa isuri zen errekara eta gero 2.302.992 litro ur botata isuriaren aztarnak ezkutatu nahi izan zituzten. Arrainez gain, errekatik ura edan zuten hamabost ardi ere hil zirela jasotzen da txostenean.
Fiskaltzak auzian esku hartu zuen eta, horren ondorioz, Donostiako 5. Instrukzio epaitegiak Cesar Gimeno GHK-ko zuzendaria eta lau enpresa auzipetu zituen ekainean. Guztira hamalau lagun daude auzipetuta.