![Arabako Mendiak Askeren mobilizazioa zentral eolikoen aurka.](/media/asset_publics/resources/000/878/331/article_main_landscape/legutio-zentraleoloko.jpg)
‘Maite duzuna zaindu ezazu’ kanpaina iragarri du ostiral honetan Mendiak Aske plataformak. Azaldu duenez, kanpaina honen baitan mendi ibilaldiak antolatuko dituzte, «lurraldetik kanpoko enpresek zentral eolikoak ezartzeko aukeratu dituzten» mendietara.
«Zentral eolikoak jartzeko enpresa energetikoek aukeratu dituzten mendiak ezagutarazi nahi ditugu, ezagutzen ez dena ezin baita defendatu. Gure lurraldeko bizitza koherenterako ezinbestekoak diren espazio horiek defendatzeko, mobilizazio horietan parte hartzeko deia egiten dugu», adierazi dute ohar batean.
Bertan nabarmendu dutenez, jarraipena eman nahi diote «enpresa transnazional horiek baliabide naturalak ustiatuz eta biodibertsitatea arriskuan jarriz beren teknologia instalatzeko bereganatu nahi dituzten mendiak ezagutarazteko asmoari. Lurraldeko pertsonak ohartarazi nahi ditugu leku esanguratsu horiek kolonizatzeak ingurumenean eragingo lukeen narriaduraz».
«Aurrekaririk gabeko krisi ekosozialeko une honetan, elite baten onurarako baliabide naturalak agortzen dituen hazkunde mugagabeko eredua biosferaren berriztapen ekologikorako eta jarraipenerako gaitasuna suntsitzen ari da, baita bizitzarako ezinbestekoak diren baldintzak ere. Horregatik diogu energia ekoizteko megaproiektu berriak behin eta berriz plazaratzeak Eusko Jaurlaritzaren egungo ordezkariek lagundutako eskrupulurik gabeko konpainien epe laburreko interesei baino ez diela mesede egiten», gaineratu du.
Elkartearen esanetan, «naturguneen zaintza gizartearen agindua da, eta agintari hautetsiek ezin dute saihestu». «Erakundeek komunikabideen bidez bidaltzen dizkiguten mezuak, megaproiektu horiek ingurune naturalaren kontserbazioarekin koherenteak direla aldarrikatzen dutenak, mezu arduragabeak eta arriskutsuak dira. Sortuko lituzketen afekzioen errealitatea ezin da ukatu, eta beharrezkoa da ebidentzia hori gizarte mailan horrela tratatzea, eztabaida aldez aurretik erosita egon ez dadin eta etorkizunari begiratzeko gai izan gaitezen, bizitzaren kontserbazioarekin maila guztietan konprometituz».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)