![Julio Vila Pradesek margotu zuen mihisea zaharberritua izango da.](/media/asset_publics/resources/000/918/811/article_main_landscape/Mihisea.jpg)
Julio Vila Prades margolariak 1921. urtean sortu zuen Donostiako Kursaal Kasinoko Zinema eta Antzerki Aretoaren kupula betetzeko egindako margo multzoa. Sei pieza ziren guztira eta horietako bat da EHUko Arte Ederretako Zaharberritze eta Kontserbazioko Graduko ikasleek zaharberrituko dutena.
Eraikina duela 50 urte eraitsia izan zen, 1972an. Astezken honetan Donostian egindako agerraldian eman dituzte proiektuaren xehetasunak sustatzaileek, alegia, Gran Casino Kursaal erakundea, San Telmo Museoa eta EHU, hiruren artean erdietsitako akordioa medio.
Azaldutakoaren arabera, 60 metro koadroko kupula obalatu batean kokatuta zeuden mihise horiek jatorrizko Kursaalean, Victoria Eugenia Antzokiko Ugarteren kupula edo San Telmo Museoko Serten mihiseak bezala apainduta, marouflage izenez ezagutzen den teknika baten bidez, hau da, margotutako eta ondoren kupulan itsatsitako mihisea da Vila Pradesena.
Zaharberrituko den pieza hau Opera eta Zarzuelari eskainitako aldean zegoen, eta bertan Rigoletto eszenaren erdian irudikatzen da Carmen izan zitekeenarekin batera eta, bigarren mailan, Manon Lescauteren Brai Zalduna izan zitekeena, zehaztu dute.
Ondarea zaharberritzeko akordioak
2016tik San Telmo Museoak eta UPV/EHUk Gipuzkoako ondareko obrak zaharberritzen dituzte elkarlanean, eta hala, Arte Ederren Fakultateko Zaharberritze eta Kontserbazio Graduko ikasleek kultura ondasunei buruzko prestakuntza praktikoaren zati bat egiteko aukera dute.
Museoaren eta kasinoaren arteko harremana ere ez da berria; izan ere, 2014an Casino Kursaalek San Telmorekin gordailutze kontratua sinatu baitzuen antzinako Gran Casino Kursaaletik zetozen zazpi objektu gordetzeko.
Kasu honetan, bi akordioek bat egiten dute, eta Julio Vila Pradesek 1921ean Kursaaleko eraikin zaharrerako egindako multzoko sei zatietako bat zaharberrituko dute EHUko ikasleek. 1924ko urriaren 31an itxi zen kasinoa, jokoaren debekuaren ondorioz, eta 1972an eraitsi zuten betirako.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)