Eibarrek astearte honetan jakinarazi du ofizialki Gustavo Blanco Leschuk argentinarra sinatu duela hurrengo bi denboraldietarako, 2024ko ekainera arte.
Horrela, aurrelari hegoamerikarra talde armaginera itzuliko da, aurreko denboraldian Antalyaspor talde turkiarrak utzita jokatu baitzuen. Oraingoan, Antalyasporrekin zuen lotura eten ostean, Eibarrekin datozen bi denboraldietarako sinatu du.
Blanco Leschuk Argentinako Mendoza hirian jaio zen, 1991n. Erasotzaile argentinarrak 39 partida jokatu zituen iaz Gaizka Garitanoren aginduetara, eta sei gol sartu eta bi asistentzia eman zituen.
Iaz erakutsitako mailak zuzendaritza armagina konbentzitu zueen, ahal zituen ahalegin guztiak egin baititu Luschekek berriro Eibarren jokatu zedin.
Klubaren zortzigarren fitxaketa da eta aurreko lerroa indartzen du, Fran Sol eta Llorenteren irteeren ondoren hutsune gehien zituen postua, alegia.
Eibarrek jakinarazi duenez, astearte honetan bertan batu da golegile argentinarra taldearen entrenamendura.
Armaginek denboraldia ezin hobeto hasi zuten, Teneriferen aurka, Ipuruan, 2-1 irabazi ostean. Venancio eta Stoichkov izan ziren golegile armaginak, emaitza irauli eta hiru puntuak etxean geratzeko.
arituko da Blanco Leschuk bere taldekideekin batera Atxabalpen, 11: 00etan.