SPONSORED CONTENT

Elgoibarren eta Ibarran, San Bartolome jaiak berriz gozatzeko prest

Bi urte zail eta tristuraz betea pasa eta gero, bueltan daude Elgoibarko jaiak. Elgoibarko Dultzainero Bandak jaurtiko du txupina eta hasiera emango die jaiei abuztuaren 22an. Ibarran ere parrandarako prest dira; Alur dantza taldeak eta Uzturpe ikastolak piztuko dute festa.

Jaiak berriz disfrutatzeko gogo biziz dira Elgoibarren.
Jaiak berriz disfrutatzeko gogo biziz dira Elgoibarren. (Foku)

22tik 29ra bitartean, Elgoibar musikaz eta alaitasun itzelaz girotuko da. Zea Mays, Gozategi eta Puro Relajo dira beste batzuen artean kontzertuak eskainiko dituztenak. Bisita gidatuak, hega-luze parrillada, txirrindularitza txapelketa eta beste hainbat ekitaldi ere izango dira aurtengo jaietako protagonistak.

Bi urte egon da herria jaiak ospatu gabe, eta  musika beti izan da garrantzitsua egitarauan. Horretarako maila handiko artistak arituko dira festa giroa alaitzen: Gozategi, Zea Mays, EME (Elgoibarko Musika Elkartea), Puro Relajo, Kantu Kolore, Rockalean...

San Bartolome bezperan (abuztuaren 23an), parrokian bisita gidatua iragarri dute, goizeko 10etan. Hurrengo egunean, abuztuaren 24an, San Bartolome egun nagusia izango da, eta meza nagusia ospatuko da goizeko 11etan. Udal musika bandak kalejira egingo du Elgoibarko kaleetatik, eta arratsaldean erraldoi eta buruhandiak umeekin jolasean arituko dira.

Jaietako egitarauan hitzordua jarria dute Euskadiko Limousin Txapelketak, sagardo lehiaketak eta dastaketak, gazta lehiaketa eta bertsolariak. Kirol jarduerei dagokienez, abuztuaren 24an eta 26an profesionalen esku pilota jaialdia ospatuko da; 27an San Bartolomeetako XXII. Harri-jasotze Txapelketa jokatuko da; eta 28an LXXV. Etxaniz Memoriala Txirrindulari Lasterketa eta XII. Euskal Herria Kopako finalerdia Eibar eta Alavesen artean.

Txiki Eguna 25ean izango da. Hilaren 26an Nerabeen eta Gazteen Eguna, 27an Baserritarren Eguna, eta, hilak 28a, igandea, Jubilatuen eta Umeen Eguna izango dira.

Gainera, ez dira faltako San Bartolome jaietako betiko hitzorduak: erraldoi, buruhandi eta zezen-zikleten kalejirak, txarangak, soka dantza, goitibeheren jaitsiera, dantza eta txistu emanaldiak edota jubilatuen bazkaria. Ane Beitia alkateak nabarmendu du aurtengo jaiak ohi den moduan ospatuko direla. Nabarmenduz herritarrei eskainiak direla, eta adin eta gustu guztietarako ekintzak daudela.

Udalak, elgoibartar guztien parte-hartzea bermatzeko helburuarekin, hainbat neurri hartu ditu: Hainbat jardueratan lehenengo ilara gordeko da gurpildun aulkiak erabiltzen dituzten pertsonentzat. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara ez da musikarik jarriko barraketan, entzumen hipersentsibilitatea duten pertsonek ere barraken guneaz gozatzeko aukera izan dezaten. Lekueder parkea buruhandirik gabeko gunea izango da, beldurra duten umeek zein babeslekuren bat behar duten pertsonek toki lasai bat izan dezaten.

Txiki egunean, Bolatokiko parkea eta Mintxetako igerilekuak ardo zipriztinik gabeko guneak izango dira, egun hau ardo gabeko espazioetan bizi nahi duten pertsonentzat.

Erakunde eta establezimendu laguntzaileak:

Kastrillejo estankoa, Lanbroa taberna eta Milar Bire denda

 

DENETARIK IBARRAN

Abuztuaren 22tik 27rarte, irailaren 3a gehituz, Ibarra ere jaietan egongo da. Adin zein zaletasun guztietarako ekitaldiak antolatu dituzte aurten, horien artean haurrentzako jolasak, zezenak, sagardo-dastaketa, kontzertuak eta ikuskizunak.

Astelehenean, jaiei hasiera emango die suziri jaurtiketak. Aurten, Alur dantza taldearen eta Uzturpe ikastolaren eskutik. Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena egongo dira konpartsarekin batera, koadrilen kalejiran murgilduta. Gazte koadrilen bazkaria ospatuko da San Bartolome plazan, eta hortxe giro itzelaz disfrutatzeko aukera egongo da. Sagardoa Ibarrako edaririk ospetsuena izanda, sagardo dastatzea ere egongo da, elkartasun afariaren aurretik, San Bartolome plazan. Bestalde, Puro Relajo mexikarrak ardatz dituen taldeak kontzertua eskainiko du Ibarran, dantzatzeko aukera bikaina beraz.

San Bartolome egunean, meza nagusia ospatuko da izen hori daraman elizan, 10:30etan. Kulturari dagokionez, kale antzerkiak egongo dira Ibarran. Ibarrako piparra izango du gai nagusi aurtengo herri antzerkiak. Ohiko ibilbidean barrena piparraren inguruko hainbat kontu antzeztuko dituzte antzezleek, umorearen bidetik azaltzen hazia nola aukeratu zuten, biltzaileen gorabeherak, piparra eta festak… Noski, ez da faltako ez musikarik ez dantzarik.

Idoiaga plazan hasiera izango duen kale-antzerkiaren bitartez, 60 bat urte atzera egiteko aukera izango da. Ibilbidean zehar, eszena ezberdinak antzeztuko diren geldiuneak egingo dira, Danon Txokoa tabernaren aurrealdean, Txumitxa tabernaren
atzealdean eta Araneko garbitokian eta plazan.

Kirolarekin lotutako ekintzak ere egongo dira herriko jaietan. Haurrentzako 3x3 futbol txapelketa ospatuko da Emeterio Arrese parkean, abuztuaren 26an hain zuzen. Futbolaz gain, pentatloiaz disfrutatzeko aukera izango dugu San Bartolome plazan. Pentatloi desafio mistoa ospatuko da eta maila handiko profesionalak egongo dira bertan: Lucia Orbe, Karmele Gisasola, Xabier Orbegozo, “Arria V” eta Joseba Otaegi.

Koadrilak oso garrantsitzuak dira herri batean. Ibarran, beren eguna 27an ospatuko da, azken egunean beraz. Egun guztian zehar, koadrilarekin egiteko ekintzak antolatu ditu Ibarrako udalak. Eguerdiko hamabietan hasiera emango diete txupinazo eta brindisarekin, plazan.

Gero, kalejira bat egingo dute kaleetatik zehar Bonberenea txarangaren soinuarekin. Txarangaz gain, musika ere izango da egun honetan, DJ Andonik girotuta arratsaldean Emeterio Arrese parkean. Gaueko 12etan, tradizioa jarraituz, “Akerbeltz” eta “Hor konpon” koadrilek piparra Osasun Etxetik Emeterio Arrese parkeraino eramango dute eta ondoren erre egingo dute.

Irailaren 3a azken egun ofiziala izango da, eta 15:30an gazteentzako txirrindulari-lasterketa, ospatuko da, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik.