SPONSORED CONTENT

Altsasu eta Antsoain jaien atarian, baita Dulantzi eta Legutio ere

Nafarroan eta Araban ere geratzen dira oraindik jaiak ospatu ez dituzten herriak. Altsasun eta Antsoainen, alde batetik, datorren astean hasiko dituzte jaiak, eta Dulantzin eta Legution, bestetik, ostiral honetan bertan (irailak 9) botako dute txupinazoa.

Buruhaundiak arratsaldero irtengo dira Altsasun, asteazkenetik aurrera.
Buruhaundiak arratsaldero irtengo dira Altsasun, asteazkenetik aurrera. (Iñigo URIZ | FOKU)

Bi urteko etenaldiaren ondoren, Altsasun datorren asteazkenean hasiko dituzte herriko jaiak (irailak 14), baina asteburu honetan hainbat ekintza izango da motorrak berotzen hasteko.

Horela, ostiralean (irailak 9) Jarabe de Palo taldearen omenezko kontzertua izango da eta larunbatean (irailak 10), Sukarrafest musika jaialdiaren bigarren edizioa eta pilota txapelketaren finalerdiak.

Igandean (irailak 11), Altsasuko bi erraldoi berriak aurkezteko ekitaldia egingo da. Erraldoiek beste bi emanaldi izango dituzte jaietan zehar, asteazkenean (hilak 14) eta hurrengo igandean (hilak 18), Altsasuko eta Etxarriko gaiteroek lagunduta.

Jai egitaraua asteazkenean hasiko da ofizialki (irailak 14), 2021ean jaiotako haurrei zapia jantziaz, eta hurrengo igandera arte luzatuko da. Egunero, goizetan ohiko auzatea eskainiko dute herriko elkarteek, eta arratsaldeetan, buruhaundiak, peñen ohiko jaitsiera, Altsasuko zortzikoa, larrain dantza eta zezen-suzkoa izango dira, besteak beste.

Musika arloari dagokionez, honako taldeek hartuko dute parte aurtengo jaietan (eguerdiz, arratsaldez eta gauez): Corrientes Navarras eta London Orkestra (asteazkena 14), Iñaki Uranga, Laiotz eta Bon Joviren omenezko taldea (osteguna 15), Goxuan Salsa, Gauargi eta Los del Rayo-Tropa do Carallo (ostirala 16), Haize Berriak banda, Ken Bat eta Zetak (larunbata 17) eta Trasteando eta Puro Relajo (igandea 18).

Altsasuko erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Portuko Okindegia, Peio Fontaneria, Cortinas Izara, Optika Sakana, Txalaparta Taberna, Arkangoa Taberna, Altsasuko Dendariak, Viajes Barcelo.

Antsoaingo jaiak beranduxeago hasiko dira, datorren ostegunean (irailak 15), eta igandera arte luzatuko dira. Txupinazoa botako duena Antonio Liberal Irigoyen da, Facebook-eko "Proyecto Ansoain" taldeko sortzailea eta Parkison gaisotasuna duen 50 urteko herritarra. Antsoaingo elkarteek bost hautagai aurkeztu zituzten txupinazoa botatzeko eta Antonio Liberalek botuen %44 lortu zituen.

Egunero adin guztiei zuzendutako ekitaldiak izango dira, hala nola haurrentzako jokoak, kalejirak, erraldoi eta buruhaundiak, txikien entzierroak, zezensuzkoak...

Gastronomiak toki berezia izango du aurtengo egitarauan. Horrela, larunbatean (irailak 17) saiheski jana izango da harrobi inguruan. Eta igandean, kalderete lehiaketa izango da toki berean. Bi kasuetan, Udalak ogia eta ardoa jarriko ditu. 

Txosnetan, azkenik, kontzertu sorta zabala prestatu dute, honako taldeekin: Reyerta Brava, Antsoaingo DJak, Sofokaos, Arene 6, Maruxak, Sua, Dupla eta Dj Reimy.

Antsoaingo erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Antsoaingo Udala, Zaldiko Taberna.

Araba ere jaietan

Araban, bestalde, Dulantziko jaiak ostiral honetan hasiko dira «Tripafina»ren jaitsiera eta Dulantzi Ikastetxeak botako duen txupinazoarekin, bere 50. urteurrenaren omenez. Ordu erdi beranduago txosnak irekiko dira. Egitaraua irailaren 18ra arte luzatuko da eta bertan ez dira faltako kuadrillen kalejirak, umeentzako jolasak, zirkoa, herri kirolak edo errekortadoreak, besteak beste.

Musika arloari dagokionez, egitarau ofizialean honako taldeen emanaldiak daude iragarrita: Tremenda Jauria, Akerbeltz, Imperial Elegancia Mexicana, Enziska2, Lisker eta Joselu Anaiak. Sutan txarangak ere egunerko alaituko ditu Dulantziko kaleak.

Eta txosnen egitarauean, honako talde eta DJak izango dira: Arosound DJ eta DJ Kakalimon, Mikel Santos eta DJ Reibax, X Telefono, DJ Loro, Letagin eta Amooma.

Dulantziko erakunde laguntzailea: Dulantziko Udala.

Legutioko jaiak ere ostiral honetan hasiko dira (irailak 9) eta astelehenera arte luzatuko dira (irailak 12), nahiz eta hurrengo larunbatean (irailak 17) ere hainbat ekitaldi antolatu diren. Egitarauan ez dira faltako ohiko danborrada, txarangak, umeentzako jolasak, herri bazkaria, pilota, bolo, mus eta briska txapelketak, mozorro dantzaldia, tortilla txapelketa edota bertso bazkaria.

Musika arloari dagokionez, honako talde hauek hartuko dute parte: Muxutruk (ostirala 9), Igitaia, Eterns, Roots Boys eta Bidean erromeria (larunbata 10), eta Rebel Noise, Añube, Herdoil eta DJ Xarma (larunbata 17).

Legutioko erakunde laguntzailea: Legutioko Udala