![Iragan irailaren 13an sutea piztu zen Larhun aldera.](/media/asset_publics/resources/000/936/671/article_main_landscape/sutea-larhun.jpg)
Pirinio Atlantikoen Departamenduak eraturiko lehortearen aurkako batzordeak bilera berria egin zuen atzo Pauen.
Gaur jakitera eman duenez, azken egunetan eroritako euriek emeki-emeki egoera hobetzen lagundu badute ere oraindik ere Errobi eta Aturri ibaien zein erreka txikien emariak aski urriak dira.
Horrendako, hainbat murrizketa atxikiko dituzte. Izan ere, «krisi» egoeran zen lurradea maila baxuago batera igaroko da, hala «larrialdi» mailan kokatuz.
Ondoko egunetarako iragarritako euriteen zain, 95 herritan atxikiko dute plana, eta Prefeturak ur kontsumoari buruz jokabide zentsuduna gordetzeko deia luzatu du.
Tenperatu altuak eta suteen arriskua
Oroitzearren, iragan uztailaren 26an ura eskuratzeko baliabideen eskasiari aurre egiteko, Prefekturak Ipar Euskal Herriko 20 herritan funtsezkoa ez zen uraren kontsumoa murriztea erabaki zuen, hainbat arau eta debekurekin.
Abuztuaren 19an idortearen aurkako plana luzatzearekin batera murrizketak oraindik ere gehiago zorrozteko asmoa aurreratu zuen Euskal Elkagoak.
Hala, ordurarte indarrean zen «alerta» egoera atzean utzita «krisi» egoerara igaro zen Ipar Euskal Herria abuztuaren 25ean.
Erabaki horren ondotik murrizketak orokortu ziren. Hala, baratzak ureztatzeko ordutegi murritza ezarri zuen idorteari aurre egiteko batzordeak. Horrekin batera lorategiak eta berdeguneak ureztatzea debekatzeaz gain, autoak edo etxeetako fatxadak garbitzea debekatu zuten.
Idortea alde batetik eta tenperaturen gorakadak bestetik suteak pizteko arriskua areagotu zutenez, beste hainbat neurri hartu zituzten Lapurdin bereziki. Esaterako Angeluko La Pignada eta Lazaret basoak hetsi zituzten.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)