LanMentoring laguntza-zerbitzu espezializatua eta doakoa da, beren plantilletan edo, zehazkiago, beren negoziorako kritikoak diren postu jakin batzuetan belaunaldi-erreleboari arrakastaz nola ekin behar dioten kezkatuta dauden ETEentzat, ezagutza modu egokian transferitu eta konpainia bertan jarrai dezaten.
EAEko enpresa-sareak gainean du belaunaldi-erreleboa. Hori dela-eta, baliabideak behar ditu oraingo langile-taldeak ordezkatzeko; beti ere trantsizio horretan lehiakortasuna galdu gabe.
Ekimen pilotu honen bidez –Lanbidek sustatuta, Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan–, prozesu zehatz bat erraztu nahi da; zertarako eta, enpresa txikiek zein ertainek plantillen bizi-zikloa aurreikusi, planifikatu eta kudeatu dezaten.
Enpresarako abantailak
- Saihestu talentua eta ezagutza galtzea.
- Bermatu lanpostu gakoen jardunean jarraitzea.
- Plantilla motibatu.
- Garapen profesionala sustatu (bai oraingo langileengan, bai eta sartuko diren berriengan).
- Berrikusi lanpostuen deskribapena.
Zer eskaintzen du LanMentoring zebitzuak?
Aholkularitza pertsonalizatua, 50 ordukoa eta doakoa.
Neurrira diseinatutako prozesu bat, hiru fasetan antolatuta:
- Diagnostiko azkar bat; zehazteko zeintzuk diren negozioko prozesu kritikoak eta horietan parte hartzen duten pertsonak.
- Aholkularitza pertsonalizatua; lotzeko, batetik, negozioaren beharrizanak, eta, bestetik, Lanbideren kontratazioko, prestakuntzako eta enpleguko tresna publikoak.
- Laguntza zuzena taldean aukeratzen diren kideentzat; ziurtatze aldera beraien ezagutza zein esperientzia enpresan bertan geratuko direla.
Emaitzak negoziorako:
- Gehienez ere 6 hilabeteko epean amaituko da prozesua. Bukaeran, gutxienez, zerbitzuan zehar planteatutako ekintzetako bat ezarriko da.
- Taldekideek prestakuntza jasoko dute; aurrerantzean ere, modu autonomo batean garatu ditzaten antzeko prozesuak.
Norentzat da?
- Enpresa txikiak eta ertainak (langile-kopurua: 10 eta 249 bitartean).
- Enpresak EAEn egon behar dira.
- Honako jardueretan lan egin behar dute: industrian, industriari lotutako zerbitzuetan, informazio- eta komunikazio-sozietatean, logistikan, eta handizkako merkataritzan.
Zerbitzu pilotu honetan 60 enpresak parte hartu ahalko dute.
Informazio gehiago eta izen-ematea:
https://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/relevo-generacional-y-gestion-de-la-edad-en-pymes_eus

El portavoz del PNV en Getxo abre una crisis tras acusar al personal de una pérdida millonaria

Ziklista baten heriotza eragin zuen istripua salatu eta «errespetua» eskatu dute Usurbilen

Las consecuencias económicas del rearme de Europa

Fallece un hombre de 55 años durante las tareas de extinción de un incendio en Hondarribia
