![Lejarraga eta El Massoudiren arteko borrokaldia aurkezteko kartela.](/media/asset_publics/resources/000/939/290/article_main_vertical/IMG-20221005-WA0001.jpg)
Kerman Lejarraga Bilboko La Casillara itzuliko da datorren azaroaren 12an eta Fouad El Massoudirekin neurtuko ditu indarrak. 34 urteko boxeolariak ibilbide luzea eginda dauka taula gainean eta ez da aurkari samurra izango. Egin dituen 37 borrokaldietatik, 18 irabazi ditu. Bi KO bidez. Aldi berean, berdinketa bat dauka eta 18 porrot jaso ditu. Ez da jotzailea, baina bi borroka bakarrik galdu ditu lurrera bota ostean. Maiatzean egin zuen azken borroka eta puntuetara gainditu zuen Lakhdar Ouzar. Frantziako txapelduna izandakoa da eta Europako gerrikoarengatik borrokatu zuen Sergio Garcia kantabriaren aurka 2019an. Puntuetara galdu zuen. Atzerrian hainbat aldiz lehiatutakoa da eta ez die aurkariari erraztasunik ematen.
Lejarraga Ingalaterra aldean izan da borrokaldia prestatzen. Brighton hirian, hain zuzen ere. Bertan Chris Eubank junior britainarrarekin aritu izan da entrenatzen. Larunbatean Conor Benn boxeolariaren kontra borrokatu behar zuen Londresen, baina doping-aren kontrako test batean positiboa eman du bere aurkariak eta zalantzan dago egin ahal izango den.
Lejarragak berriz, maiatzean egin zuen azken borroka. Orduan ere hilabete pare batez Las Vegasen izan zen Ismael Salas kubatarraren gimnasioan. Welter eta super welter pisuetan Europako txapeldun izan ostean, urte hasieran uko egin zion azken gerrikoari Munduko Txapelketarako lehian sartzeko.
30 urte ditu eta palmares ona izaten jarraitzen du boxeolari bizkaitarrak. 34 garaipen erdietsi ditu, horietatik 26 ko bidez lortu ditu, eta hiru porrot dauzka. David Avanesyan errusiarraren kontra bi porrot izan zituen eta Miribillan egindako azken jaialdian puntuetara galdu zuen Metcalf ingelesaren aurka. Nahiz eta Lejarragak ez zuen bere egunik onena izan, epaileen erabakia beste bat izan zitekeen.
Europako txapeldun izandako Andoni Gagok ere parte hartuko du jaialdian, baina oraindik zehaztu barik dago aurkariaren izena. Rikar Urrutia bizkaitarrak ere Saul Lunaren kontra borrokatuko du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)