![Aitor Bedialauneta Euskal Gorrak elkartearen presidentea, ezkerrean eta, bere alboan, Andres Urrutia euskaltzainburua.](/media/asset_publics/resources/000/946/552/article_main_landscape/AitorBedialauneta-AndresUrrutia.jpg)
Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak (Euskal Gorrak) eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena izenpetu dute asteazken honetan, Akademiaren egoitzan. Euskaltzaindiak zehaztu duenez, xedea Akademiaren eta Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioaren arteko lankidetza egonkorra sendotzea da, hizkuntzaren ikuspegitik, euskal herritar gorrak –entzumen-galeraren maila zeinahi delarik ere– eta horien inguruko pertsonak ikusarazteko hainbat ekimen gauzatuta.
Horrela, ohar baten bidez azaldu dutenez, hitzarmenean urtero garatu beharreko lau helburu zehaztu dira. Batetik, pertsona gorrentzako data esanguratsuetan Akademia eta Federazioa elkarrekin jardueraren bat antolatzea. Nabarmendutako datak irailaren azken astea, Zeinu-hizkuntzen Nazioarteko Eguna eta Pertsona Gorren Nazioarteko Eguna, eta abenduaren 3a, Desgaitasunen bat duten Pertsonen Nazioarteko Eguna eta Euskararen Nazioarteko Eguna, jasotzen dira.
Bigarrenez, Euskal gorren komunitatearentzat eta pertsona gor euskaldunentzat baliagarriak izan daitezkeen euskarazko berba eta terminoak egokitzea izango da garatu beharreko puntu bat.
Gero, Euskaltzaindiak antolatzen dituen ekitaldi nagusietan Pertsona gorrentzako irisgarritasuna bermatzea zehaztu dute elkarrekin lortzeko helburu bezala.
Azkenik, euskal gorrek darabilten zeinu-hizkuntzari lotutako irisgarritasuna bermatzea Euskaltzaindiaren ekoizpen-lan esanguratsuetan izango da garatu beharko duten beste alderdi bat.
Hortaz, Andres Urrutia euskaltzainburuak akordio honen garrantzia azpimarratu du: «Euskararen eremuari gagozkiola, Euskaltzaindiaren jardunbidearen funtsezko abiaburua da gizatalde kalteberei laguntzea, bai eta herritarren gizarteratzea eta parte-hartzea errazten duten jarduerak eta baliabideak sustatzea ere».
Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako pertsona gorren hainbat elkarte bildu eta ordezkatzeko beharrizanetik abiatuta, 1978. urtean sortu zen irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Federazioaren jatorrizko izena FASE (Gorren Elkarteen Euskal Herriko Federazioa) izan zen, baina 2002. aurrera, egungo izena darabil.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Mesa_redonda](/media/asset_publics/resources/001/138/618/article_thumb_horizontal/mesa_redonda.jpg)
Música bajo la dictadura del algoritmo
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)