![Bizkaiko Metalgintzako grebalarien elkarretaratzea Ertzaintzaren karga salatzeko, joan den asteazkenean Sabin Etxearen aurrean.](/media/asset_publics/resources/000/955/670/article_main_landscape/metalgintza_sabinetxea.jpg)
Bizkaiko Metalgintzako sindikatuek eta Metalgintzako Enpresen Bizkaiko Federazioak (FVEM) bilera egingo dute hilaren 12tik aurrera sektoreko hitzarmenari buruz hitz egiteko. Azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean egindako bost greba egunek ez dute bi aldeen arteko jarrerak hurbiltzea eragin.
Grebaren hirugarren egunean Ertzaintzaren kargak lau pertsona ospitalera eraman zituen arren, CCOO Euskadiko iturriek –LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuekin bat egiten duena– Europa Press agentziari eskainitako adierazpenetan «oso positibotzat» jo dute Bizkaiko Metalgintzan egindako hamaika greba egunen jarraipena, «%85 ingurukoa».
Laugarren egunean ez zen kargarik izan eta bosgarren egunean, ostiralean, Bilbon egindako manifestazioa nabarmendu dute sindikatuek, gainerako mobilizazio «jendetsuen» artean.
Haien ustez, langileen erantzun «irmo» horrek patronalari dei «argia» egiten dio «edukiz, seriotasunez eta erantzukizunez» negoziatzeko, «inposaketak alde batera utzita». Sindikatuen aldetik, «lehen egunetik bezala», negoziazioen alde egiten dutela esan dute, baina horrek ez du esan nahi hitzarmen «duin» baten alde borrokatzen eta mobilizatzen jarraitzeko prest ez daudenik.
Metalgintzaren Bizkaiko patronalak 2022-25 aldirako aurkeztu dituen hitzarmen proposamen berrien aurrean (azkena azaroaren 25ean), sindikatuek soldatetan «mugimendua» izan dela onartu dute eta puntu «atzerakoiak» ezabatu direla. Hala ere, eskaintza «ez da nahikoa» eta «negoziatzen jarraitzeko» proposamena dela uste dute.
Sindikatuen ustez, FVEMek emandako pausoak «aurretik egindako mobilizazioei eta grebei esker izan dira». Hala ere, CCOO-Euskadik nabarmendu du aste honetan egindako bost greba egunen ostean patronalak ez duela hurbilketarik egin.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
El ‘número dos’ de la Ertzaintza insulta a una persona que grababa un arresto en Polonia
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Gernika](/media/asset_publics/resources/001/142/419/article_thumb_horizontal/gernika.jpg)