![María Angeles Otegi, negarrari eutsi ezinik, aurretik egindako agerraldi batean.](/media/asset_publics/resources/000/940/697/article_main_landscape/1012_p014_desahucio.jpg)
«Bere etxebizitzaren enkanteak bere herrian piztu duen elkartasunari esker, mailegu-emaile lukurariarekin zuen zorra bizilagun batek kitatu du», iragarri du Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformak. Maria Angeles Otegik Usurbilgo bere pisuarekin 61.500 euroko kreditua bermatu zuen, semeak, orain hilda dagoenak, mailegu-emaile bati eskatuta.
Mailegu-emaileak bere kanporatzea eskatua zuen, baina elkartasunak bertan behera utzi du. Bizilagun batek etxebizitza erosi du eta Maria Angelesek biziarteko denboran bertan bizitzera ahalbidetu. Ondorioz, enkantea eta Reno Amussement-ek aukeztutako demanda artxibatu egin dira.
Plataformak eskerrak eman nahi izan dizkie Usurbilgo bizilagunei eta Udalari «adierazitako elkartasun handiagatik», Usurbilen duen etxebizitzaren enkantea saihesteko. «Eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, Gipuzkoako herritarrei, gizartem plataformei eta erakundeei, joan den urriaren 11ko elkarretaratzean erakutsitako babesagatik», nabarmendu dute ohar baten biez.
Jakinarazi dutenez, etxebizitza erosi duen herriko bizilagunak «epaitegian kontsignatu du 60.000 euroko maileguak sortutako 109.680 euroko zor neurrigabea, zeinaren bermea jada ordaindutako etxebizitza zena». Horrekin, beraz, enkantea eta demanda artxibatu egin dira. «Lukurreruak ezin du bere saria eraman, etxebizitza merkatuan prezio askoz garestiagoan saldu zezakeen-eta».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)