![ELAk grebari hasiera emateko deitu duen manifestazioa, Bilbon.](/media/asset_publics/resources/000/959/024/article_main_landscape/ela_greba.jpg)
Bizkaiko zahar-etxeetako langileek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, ELAk deituta. Datorren ostiralera arte iraungo duen greba abiatu dute gerokultoreek. Langileen ratioa egoitza publikoetakoekin parekatzea eskatzen dute, besteak beste, baita bajan dauden langileak berehala ordezkatzea ere.
Langileak haserre agertu dira egoitzetako egoeraren aurrean Aldundiak agertu duen axolagabekeriagatik: «aldundiaren errua da kalitatezko zerbitzurik ez bermatzea, zaintzak pribatizatzearen alde egitea eta enpresei ahalbidetzea lan- eta arreta-baldintzak prekarizatzea».
Langileek argi utzi dute aurreko hitzarmenean bezala berriro greba egin behar badute, egingo dutela. 2016ko greba historikoa izan zen sektorean, 377 egunetik gorako lanuztea izan zen. 14 egun baino gehiago egin dituzte momentuz greban, eta 7 egun gehiago egingo dituzte orain. Bestalde, salatu dute gatazkak duen kutsu matxista: «Emakumea izatea eta zaintzan profesionalki aritzea prekaritatearen eta erakundeen eta patronalaren aurrean ikusezintasunaren sinonimoa da».
ELAk iragarri du gatazka areagotu egingo dela patronalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak negoziatzen ez badute. Bihar, abenduak 18, Bizkaiko hainbat eskualdetara auto-karabanen bidez eramango dute greba. LABek deituta, greba egin dute langileek aste honetako asteazkenetik ostiralera ere, eta hogei bat gerokultorek Atxuriko Enkarnazioaren elizan lo egin dute hiru egunetan.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Gernika](/media/asset_publics/resources/001/142/419/article_thumb_horizontal/gernika.jpg)