NAIZ

Jessica Vall eta Urretxuko Nahia Garrido, Donostiako Gabonetako Torneoko izarrak

Iaz Ordizin irabazi zuten Simona Kubova eta Hugo Gonzalez de Oliveira ez dira ostegunean Donostiako Paco Yoldi kiroldegiko igerilekuan izango. Goizeko 10.00etan sailkatze probak izango dira eta arratsaldeko 18.30etatik aurrera jokatuko dira proba bakoitzeko finalak.

Jessica Vallek badaki Gabonetako Torneoa irabaztea zer den.
Jessica Vallek badaki Gabonetako Torneoa irabaztea zer den. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Nahia Garrido 15 urteko igerilari gipuzkoar gaztea, Sabadellen jokatu berri den igeriketako Espainiako Txapelketan hiru domina irabazi berri dituena, mundu mailako hainbat leihaketako dominak irabaztea zer den badakien Jessica Vall katalana eta Europako Txapelketan brontzea 200 metro estiloko finalean brontzea irabazi duen Gabriel Lopes portugaldarra izango dira ostegunean Donostiako Paco Yoldi kiroldegiko igerilekuan jokatuko den 40. Gabonetako Nazioarteko Txapelketako izar nagusiak.

Aldiz, ezin izango dute iaz Ordiziko Majori kiroldegian irabazle suertatu ziren Simona Kubova txekiarra eta Hugo Gonzalez de Oliveira mallorcarrak. Azken hau parte hartzekoa zen, baina azken orduan atzera egitea erabaki du. Nolanahi, baina kalitatea seguru izango omen da urteroko Gabonetako hitzorduan, Paco Yoldi kiroldegiko proba Europako Igeriketa Ligan kokatuta baitago.

Goizeko 10.00etan sailkatze probak izango dira eta arratsaldeko 18.30etatik aurrera jokatuko dira proba bakoitzeko finalak. Azken sailkapena FINA taulak erabakiko du, diziplina guztietan lortutako denborak puntu bihurtzen baititu, baina egia da azken edizioetan bular estiloko espezialistak izan direla arrakastarik handienak lortu dituztenak.

Etxekoa, protagonista

Bizkarrez aritu ohi da Urretxuko 15 urteko nerabe hau, baina sekula baino gehiago etxeko igerilari batek oprotagonista izateko aukera izango du. Nahia Garridoren presentzia oso erakargarria da Espainiako Txapelketan hiru domina absolutu eskuratu berri dituen igerilaria ikusteko: urrea 200 metroko finalean eta zilarra 50 eta 100 metrokoetan.

Gabriel Lopes portugaldarra, bestalde, nazioarteko izarretako bat izango da. Europako Txapelketan brontzea eskuratu berri du 200 metro estilotan, Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen iaz eta Camila Rebelo herrikidearekin etorriko da Donostiara. Azken hau ere bizkarrezko probetabn destakatzeko deitua dago: Mediterraneoko Jokoetan bi urre lortu zituen pasa den udan.

Iazko emakumezko txapeldunak, Simona Kubova txekiarrak, esan bezala, ez duenez titulurik defendatuko, aukera handiak damaizkio Jessica Vall 31 urteko igerilari beteranoari. 2017ko Europako Txapelketan bi urrezko domina irabazi zituen, Tokio 2020an parte hartu zuen eta zale gipuzkoarrek asko maite dute Bartzelonako igerilaria, txapelketa honetako igerilari ohikoenetako bat baita, pare bat bider garaipena ere lorturikoa baita.