NAIZ

Kaela Davis hegalekoa fitxatuta puntuak pilatzeko erraztasuna irabazi du IDK-k

27 urte eta 1,88 metroko jokalari honek kanpotik bezala, barrutik ere joka dezake. Endesa Ligan Clarinos Tenerifen jokatu zuen iaz, baina horrez gain, Turkian, Isaraelen, Puerto Ricon eta WNBAko Dallas, Seattle, Atlanta, Chicago eta Phoenixen jokatu du. 

Kaela Davis, IDK Euskotrenen fitxaketa berria.
Kaela Davis, IDK Euskotrenen fitxaketa berria. (@IBAETABASKET)

IDK Euskotrenek abendu amaieran Claudia Ciuc hegaleko errumaniarra fitxatu eta gero, Kaela Davis estatubatuarra da orain talde donostiarrak egin duen azken fitxaketa. 27 urte eta 1,88 metroko garaiera ditu jokalari ioparramerikarrak eta hegaleko zein hegal-pibot postuetan jokatu dezake. Bere ezaugarri bereizgarrienetako bat puntuak pilatzeko duen erraztasuna da, hein handi baten.

Davis fitxatu ostean, barruko jokoa nahiko indartuko du talde gipuzkoarrak, Dembele, Coulibaly eta sorianorekin batera eta bide batez, baita  hegaleko postua ere, Cuic, Maria España eta Natalia Rodriguezen artean.

Leku askotan jokatu du Kaela Davisek, Buford high school institutuko taldean ibilbidea hasi zuen jokalari honek. 2013an 2013an Georgia Institute of Technology delakoan hasi eta bi urtera Hego Carolinako Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak eta saskibaloi bizitza.

2017an, Dallas Wingsek aukeratu zuen WNBAko draft-ean, eta urtebete eman zuen bertan, Turkian Europako abenturari ekin aurretik. Galatasarayk fitxatuta 2018ko urtarrilean, baina oso denbora tarte eskasa eman zuen Turkian, urte hartanbertan Israelen jokatu baitzuen A.S. Ramat Hasharonen.

Europako saskibaloian eta WNBAn txandaka jokatzen joan da. Hala, Dallas Wingsetik igaro ondoren, Turkiara joan zen, Bellona Kayseri Basketbolera. WNBAn Dallas, Seattle, Chicago eta Phoenixen jokatu du, nahiz eta bere azken taldea Atlanta Dreams izan zen, 2020 denboraldian.

2020/21 sasoian, Israelgo Maccabi Raannan aritu zen eta iazko denboraldian, berriz, Endesa Ligako Clarinos Tenefen jokatu zuen lehenengo eta Turkiako Galatasarayk fitxatu zuen ostean, Euroligan debuta egin ahakl izan zuelarik.

Bere orain arteko taldea Puerto Ricoko Atenienses de Manati da. Taldeko honekin 17 neurketa jokatu ditu eta batez beste 18,2 puntu, 5,5 errebote eta 1,8 asistentzia pilatu ditu.

Lointek Gernika Bizkaiaren eskaintza

Bestalde, asteazkenean 20.00etan hasita Lointek Gernika Bizkaiak Poloniako Enea Gorzow taldearen aurka Eurocupeko final-hamaseirenetako kanporaketako joaneko partida jokatuko du Maloste kiroldegian.

Partida hortara begira, talde bizkaitarrak, Rural Kutxaren bitartez, bere 622 bazkideek partidako sarrera debalde lortzeko aukera izango dute. Hortarako, sarrera hori Rural Kutxak Gernikan duen bulegoan –Barrenkalea, 1– ateratzen badute. Hortarako bazkide txartela –fisikoa zein digiutala– erakutsi beharko dute bazkideek.

Rural Kutxaren bulegoaren ordutegia hauxe da: astelehen honetan, 18.00ak arte, asteartean eta asteazkenean 12.00etatik 14.00etara eta 15.00etatik 18.00ak arte.