![Elkartearen egoitzaren aurrealdean agertu dira pintaketa matxistak.](/media/asset_publics/resources/000/963/393/article_main_landscape/argitan_pintaketak.jpg)
Argitan Barakaldoko emakumeentzako aholku etxeak salaketa jarri du Ertzaintzan, atzo Barakaldoko egoitzaren aurrealdean agertutako pintaketa batzuk direla eta, eta gorroto-delitutzat har ditzatela eskatu du.
Dagoeneko ezabatu diren pintadetan, «Aski da», «Save the children» eta «Umeak zaindu» esaldiak irakur zitezkeen.
Salaketan, Argitanek uste du elkarteak «emakumeen alde eta kolektibo feminista gisa» egiten ari den «lanaren aurka» doazela pintadak, eta, beraz, «gorroto delitu gisa» hartzea eskatu dute.
Ohar baten bidez, Elkarrekin Barakaldo udal taldeak Argitan elkarte feministaren egoitzaren aurkako «erasoa» gaitzetsi du, eta «gizarte demokratiko, justu eta berdintasunezko batean lekurik ez duten gertakari matxistak» arbuiatu ditu.
Gainera, elkarteari nahiz bertako profesionalei «elkartasuna» helarazi die, baita udalerrian «emakumeen eta berdintasunaren alde egiten duten lan garrantzitsuari errespetu osoa» ere.
Gertatutakoaren aurrean, elkartetik «aurrera jarraituko» dutela azpimarratu dute.
♀️Ante los ataques machistas, nosotras seguimos adelante. Ez dugu etsiko.
— Argitan (@argitan_baraka) January 3, 2023
👇👇👇👇👇👇👇👇👇👇👇#Barakaldo #MatxismoariStop #feminismoa #ErasorikEz pic.twitter.com/w1TwMiHPvt
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)