«Atzo Bilboko kaleetan, euskal gizartearen gehiengo handi batek aurrera egiteko duen borondatea berretsi zuen. Irudiak ikusi besterik ez dago! Ozen aldarrikatu zen Euskal presoei oraindik aplikatzen zaien salbuespen legeari amaiera emateko momentua iritsi dela», nabarmendu dute gaur Sareko eledun Bego Atxa eta Joseba Azkarragak.
Bilbon larunbatean izan manifestazioa jendetsuaren balorazioa egiteko agerraldia egin dute gaur goizean Sareko bi eledunek komunikabideen aurrean Udaletxearen eraikinaren aurrean.
«Mobilizazio honek babesa eman dio urte luzez aldarrikatzen ari garenari: salbuespenen neurrien amaiera; indarkeriaren biktima guztiekiko errespetua eta tratamendu bera, biktima guztientzat», gaineratu dute biek.
«#EtxeraBideGertu, une honetatik aurrera jarraitu beharreko bidea izango da. Hori posible egitea guztion ardura izango da: esparru politikoa, sindikal eta soziala, salbuespenezko egoera irauli eta espetxe-politika arrunta ezarri ahal izateko gaitasunaren araberakoa», erantsi dute.
«Horixe da gure erronka berria. Elkarrekin burutu beharreko erronka kolektiboa!», esanez amaitu dute gaurko agerraldian egiten dituzten adierazpenak