![Informazio honekin lotura ez duten Konstituzio plazako terrazak. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/840/880/article_main_landscape/terrazas.jpg)
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak salaketa jarri du Miguel Angel Diez (PSE) Donostiako Hiri Mantentzeko Lanetako zinegotzi ordezkariaren aurka, prebarikazioa leporatzen diotelarik.
Talde honek azaldu duenez, lurzoru publikoaren erabilera arautzen duen ordenantzak Alde Zaharrean zamalanetarako aurreikusitako ordutegia amaitu arte Bulebarreko 18. eta 26. zenbakien artean terrazetako bil ilara baino ezin dira jarri.
«Hala ere, uda honetan behin eta berriz salatu dugu hirigune historikoaren barruan kokatutako establezimendu batek goizeko 9.00etatik aurrera jartzen zuela terraza», adierazi du Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak.
«Gure haserrea handia izan zen Udalaren erantzunean Miguel Angel Diez zinegotzi delegatu berak 2022ko uztailaren 22an baimendu zuela jakiterakoan. Udal ordenantza horren aurkako erabakia hartu eta, horrela, legez indarrean ez dagoen arau berezi bat sortuz», gaineratu du, prebarikazioa egin duela egotzita.
«Gure ustez, Donostiako Udaleko Hiri Mantentze Lanetako zinegotzi ordezkariak hartutako erabakiak aipatutako delituak bere existentziarako behar dituen elementuak aurkezten ditu», nabarmendu dute.
«PSEko zinegotziaren jarduna udal-pasibotasunaren testuinguruan gertatzen da, olanei, irisgarritasunari, terrazei, hondakinen kudeaketari, kutsadura akustikoari eta abarri buruzko arauak eta ordenantzak behin eta berriz betetzen ez direnean. Kasu honetan, beste urrats bat eman da; pasibotasunetik eta egiten uztetik, ordutegi bat baimendu da, ordenantzak onartzen ez duela jakinda», gaineratu du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Lobo_mikel_lejarza](/media/asset_publics/resources/000/520/878/article_thumb_horizontal/LOBO_Mikel_Lejarza.jpg)
Epaitegira iritsi da Josu Mujikaren kasua: ‘El Lobo’ poliziaren aurkako kereila aurkeztu dute
![Lab](/media/asset_publics/resources/001/139/607/article_thumb_horizontal/LAB.jpg)