![Zaldibar Argituk deitutako mobilizazio baten artxiboko irudia. (Monika DEL VALLE/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/779/872/article_main_landscape/0306_Zaldibar.jpg)
Otsailaren 6an hiru urte beteko dira Zaldibarko zabortegia hondoratzearekin bi langile hil zirenetik. Oraindik erantzunkizun politikoak argitu gabe daudela gogoratzearekin batera, Zaldibar Argitu herri plataformak ekitaldia deitu du datorren otsailaren 5ean, 12.30ean, Eitzaga auzoan.
Zaldibarko zabortegia erori zela 3 urte izango dira laster. Erantzukizun politikoek oraindik argitu gabe jarraitzen dute.
— ZALDIBAR ARGITU (@ZaldibarArgitu) January 16, 2023
👉Dei egiten dugu Eitzagan egingo dugun ekitaldian parte hartzera. Zaldibar Argitu! pic.twitter.com/NrLBBpkZi1
2020ko otsailaren 6an Verter Recycling enpresaren zabortegian gertatutako luizi batek bi langile harrapatu zituen azpian, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran. Abuztuan topatu zituzten lehenengoaren gorpuzkiak; Beltranenak, aldiz, ez ziren agertu. Bilaketa bertan behera utzi zuen Lakuak 2021eko maiatzean.
Zaldibar Argitu plataformak hiru urte daramatza Eitzagako hondamendiaren arduradun politikoak antzeman eta epaitu daitezela eskatzen eta mobilizazio ugari antolatu ditu hori publikoki adierazteko.
Iazko urriaren hasieran Europar Batzordeak ebatzi zuen ez zuela lege urraketarik antzeman Lakuaren kudeaketan, hala ere, Urkulluren Gobernuak emandako informazioaren gainean ondorioztatu zuen ebazpena, hiru orritako dokumentu baten bidez.
Zaldibar Argituren ustez dokumentu hori ez da nahikoa, eta ardurak argitzeko eskaerari helduko dio otsailaren 5ean ere, Zaldibarko hondamendiaren hirugarren urteurrenean.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)