![Bilboko Aratusteak iragartzeko 6 kartel finalistak.](/media/asset_publics/resources/000/967/493/article_main_vertical/bilbo-aratusteak-kartela.jpg)
Udalak zabalik du datorren astelehenera arte, urtarrilak 23, Bilboko Aratusteak iragartzeko kartela aukeratzeko botoa emateko epea. Partaideek sei kartel finalisten artean aukera dezakete: ‘Danza de Disfraces coloridas’, ‘Don Diego Carnaval’, ‘Ikonoa’, ‘Sardinitas por aquí, Sardinitas por allá’, ‘Carnacalles’ eta ‘B de Bilbao’.
Lehiaketara aurkeztutako 125 kartelen artean, Epaimahaiak lanaren «kalitate teknikoa, originaltasuna eta kartel finalistetan aukeratutako gaien aniztasuna» azpimarratu ditu. Gogokoenaren alde bozkatzeko, aurrez aurre egin daiteke, Abandoko Barrutiko Udal Zentroan (08.30etik 14.00etara eta 16.00etatik 21.30era astelehenetik ostiralera), edo online, Udalaren webgunearen bitartez. Botoa emateko, egiaztagiriren bat aurkeztu behar da, hala nola NANa, gidabaimena edo antzekoa.
2023ko Bilboko Aratusteetako kartel irabazlearen azken hautaketa sistema misto baten bitartez egingo da. Bertan, herri-bozketak ordezkaritza handiena izango du azken erabakian, %66koa. Gainerako %33a epaimahaiaren botoei dagokie.
Obra irabazlea urtarrilaren 25ean aurkeztuko da Bilboko Udaletxean egingo den prentsaurrekoan, eta egileak 2.000 euroko saria jasoko du.
Aratusteak otsailaren 17tik 21era ospatuko dira. Atzo Farolin eta Zaranbolas antzeztuko dituzten aktoreak aurkeztu zituen Bilboko Jai Batzorde Mistoak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)