![Zaldibar Argitu! plataformak antolatutako ekitali baten argazkia. (Aritz LOIOLA/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/841/566/article_main_landscape/Zaldibar.jpg)
Otsailaren 6an, hiru urte beteko dira Zaldibarko zabortegia amildu zenetik. «Hiru urte Joaquin eta Alberto gabe. Erantzun argirik eta erantzukizunik gabe. Argitasunik gabe», nabarmendu du Zaldibar Argitu! plataformak.
Ohar batean azaldu duenez, otsailaren 5ean, 12.30ean Eitzagan elkartuko dira, «musika, lore nahiz hitzartzeak uztartuz, Joaquin eta Alberto oroitu, interes publiko eta sozialak interes pribatuen aurretik jartzea eskatu, Zaldibarren gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak exijitu eta erantzukizun guztiak argitzea eskatzeko».
«Iluntasunari argia emateko sortu zen Zaldibar Argitu. Urte hauetan hamaika aldarrikapen plazaratu eta borrokatu ditugu, eta lanean jarraituko dugu gaia ahanzturan ez erortzeko; Alberto eta Joaquín oroituz, gure osasunaren eta ingurugiroaren defentsan eta erantzukizun pribatu zein politikoak argitu arte», adierazi du.
Durangon irekita dagoen auzia
Zaldibarko zabortegiaren lur-jausiarekin ondorioz bi langile hil ziren, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze, eta bi auzi ireki ziren. Bata itxi egin zen 2021ean, Fiskaltzak eta auzipetuek sinatutako akordioarekin.
Bestea, ingurumenaren aurkako delituagatik irekitakoa, Durangoko 1. Instrukzio Auzitegiaren eskutan dago, eta zenbait pauso eman dira. Izan ere, azaroan jakinarazi zenez, Lakuako hiru ingurumen teknikari ikertzen ari da ustezko zuhurtziagabekeriazko prebarikazio delituagatik.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)