Raphaël Varanek Frantziako selekzioa utziko du, eta Robin Le Normandek aukera paregabea izango du behingoagatik Didier Deschamps Frantziako entrenatzaileren deialdietan sartzeko. Realeko atzelariaren azken denboraldi ezin hobeak ez baitira nahikoa izan horretarako.
2018an Steve Mandanda eta Hugo Llorisek Frantziako selekzioarekin erretiroa hartu ostean, gaur Manchester Unitedeko jokalariaren txanda iritsi da. Haren sare sozialetan iragarri batitu Frantziako selekzioa utziko duela. 'Le Parisien' Frantziako egunkariaren arabera, higadura fisiko eta mentalagatik hartu du erabakia.
Ver esta publicación en Instagram
Horrez gain, Qatarko Munduko Kopan Argentinaren aurka jasotako porrot mingarriak ere eragina izan du atzelariak selekzioa uzteko hartutako erabakian. Hori gutxi ez, eta atzelariak eskuineko belaunean ere arazoak izan ditu azkenaldian. Aldi berean, bere familiarekin tarte gehiago izan nahi du.
Varanen erabakiak bidea erraztuko dio Le Normandi Frantziako selekzioarekin hautatua izateko. Imanol Aguacilek taldearen aginte makila hartu zuenetik, 2018ko martxoan, bretoia ezinbesteko pieza bilakatu da txuri-urdinentzat. Harik eta iazko denboraldian Realarekin minutu gehien jokatu zituen jokalaria izan zela, 4.252 minuturekin.
Minutuak jokatu ez ezik, errendimendu ona ere erakutsi du frantziarrak: aurrelarien aurkako buruz buruko jokaldietan oso indartsua da, eta nekez gailentzen dira jokalariak, gailentzea lortzen badute ere. Buruz ere ondo joaten da, eta lehen denboraldietan atzetik baloiari irteera eramateko garaian nahiko trakets ibili bazen ere, orain aspektu horretan asko hobetu du, eta horretan ere, atzelari fidagarriagoa bihurtu da.
Denboraldi honen hasieran ez zuen zortzerik izan, lesio bat tarteko, baina osatu denetik, bere mailara itzuli da. Ligan hamasei partidetatik hamalua jokatu ditu, eta Europan Imanolentzat eskuragarri egon denean, beti jokatu du, –guztira bi–. Oro har, Realarekin 137 partida ofizial jokatu ditu.
Deschampsek baditu nahikoa arrazoi 26 urteko atzelaria Frantziako zerrendan sartzeko, eta ikusteko dago nork beteko duen Varanek utzitako hutsunea.