![Zumarragako ospitalea. (Imanol OTEGI/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/765/401/article_main_landscape/Zumarraga.jpg)
ELAk salatu du Osakidetzako osasun mentaleko zerbitzurik gabe daudela Zumarragako eta Azpeitiko osasun zentroetan, horretarako profesionalak falta direlako. «Osakidetzak bizi duen egoeraren beste adibide bat da: plantillak jasaten duen prekaritatearen eta herritarrek jasaten dituzten ondorioen adibide da gero eta zerbitzu prekarioagoa baita, kasu honetan bezala», adierazi du sindikatuak ohar batean.
ELAren arabera, irailaren 30era arte, eskualdean haur psikologo bat zegon eta ordutik Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearen Zuzendaritzak hilean zortzi egunetan bakarrik joango zen haur psikiatra batekin zerbitzu hori ordezkartzea erabaki zuen. Aldi baterako kontratu hori urtarrilarekin batera amaitu zen, oharrean dionez.
«Haurren osasun mentala desagertzearen aurrean, egoerarekin oso kezkatuta daude oinarrizko gizarte zerbitzuak, ikastetxeak eta osasun zentroko pediatrak, haien eguneroko lana eta eskualdeko haurren osasun mentala okertzen eta zailtzen dutelako», gehitu du ELAk.
Hori dela-eta, sindikatuak berretsi du «profesionalen gabezia loturik dagoela lan baldintzei». «Egon badaude profesionalak; ez dagoena da lan baldintza duinik. Behin-behinekotasun handia (%50etik gorakoak), lanaren gainkarga sistematikoa, ordezkapen eza edo erosahalmenaren galera etengabea ari dira sufritzen», salatu du.
Egoera horren aurrean, herritarrak «gero eta gehiago» osasun pribatura jotzen ari direla ohartarazi du. «Gipuzkoan, mediku aseguru pribatuen kontratazioa %8 handitu da pandemiatik, eta 2021ean beste inon baino mediku aseguru gehiago sinatu ziren azken hamarkadan», azpimarratu du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)
Movilización contra la medalla a un memorial que olvida el 3 de Marzo y recuerda a Carrero
![Panama](/media/asset_publics/resources/001/142/030/article_thumb_horizontal/Panama.jpg)