SPONSORED CONTENT

Andramari Zornotzako Ikastola: txikiak handi egiteko hezkuntza osoa

Andramari Zornotzako Ikastolak gaurko ume eta gazteak biharko mundurako hezten dihardu eta, guraso kooperatiba bezala eratu zenetik 50 urte pasa direnean, euskal hezkuntza eredu kooperatiboan sinesten jarraitzen du.

Matrikulazioa epea otsailaren 13tik 24ra arte egongo da zabalik.
Matrikulazioa epea otsailaren 13tik 24ra arte egongo da zabalik. (NAIZ)

Andramari Ikastolak Zornotzako 0 eta 16 urte bitarteko 600 haur eta gazte biltzen ditu, eta 16 urtetik aurrerako eskaintzak Durangoko Ibaizabal ikastolan jarraitzen du, batxilergo eta goi mailako lanbide heziketarekin.

Euskal Herrian berezko hezkuntza eredua eta curriculuma behar ditugula sinesten dugu eta hori, gaur-gaurkoz, ikastolek bakarrik ziurta dezaketela.

Uste dugu, gainera, seme-alaben heziketan gurasoek ere erabakimena eta erantzukizuna duten gobernantza eredu kooperatiboa behar dela, eta horretarako antolatutako herritarrak gara.

Eredu horren adibide garbia da Gabonetan antolatutako azoka, han lortutako etekin ekonomikoa ikastolako zenbait proiektutara zuzentzera ahalbidetu duena:

- Erabilera anitzeko gelaren berriztapena.

- Autorregulazio gelaren sorrera.

- HH lehen zikloko aterpearen erabilerarako diseinua eta materiala.

- Liburutegi nagusiaren berrantolaketa.

Talde lanari esker, hobekuntzak lortu ditugu denontzat. Horregatik da euskal hezkuntza eredu kooperatiboa gure oinarria eta iparra.

2023-2024 Matrikulazioa: otsailaren 13tik 24ra bitarte.

Bisita gidatuak eta informazio gehiago: 946 73 29 50

www.andramarizornotzakoikastola.eus