![Ramada eta gaixorik diren gainerako presoak aske uzteko elkarretaratzea, iaz Donostian.](/media/asset_publics/resources/000/869/205/article_main_landscape/Ramada.jpg)
Francisco Jose Ramada Irungo presoak baldintzapeko askatasuna eskuratu du ostiral honetan. Jada hirugarren graduan zegoen eta erabaki honekin ez du kartzelara itzuli beharko.
Etxeratek jakinarazi du albistea, mezu honen bitartez.
🟢📌📢 Francisco Jose Ramada Estevez presoa baldintzapeko askatasunean geratu da. 22 bete ditu espetxean. Ongi etorri Francisco José! #Batgutxiago !
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) February 17, 2023
Oharra 👇https://t.co/DSBmk9rswD
Gatibualdiaren azkeneko zatia bereziki gogorra izan da berarentzat. Izan ere, iaz bihotz arazo larria izan zuen Martuteneko patioan, arnasik gabe ere gelditu zelarik, eta erietxera eraman behar izan zuten, Zainketa Berezien Unitatean sartuz.
Hobera egin bezain laster espetxera bidali zuten berriz baina hirugarren gradua eman zioten. Geroztik egoera honetan izan da Ramada eta gaur harresiak atzean uzteko azken urratsa eman du, baldintzapeko askatasunarena.
59 urte dituela agortu du espetxealdia, 22 urtez luzatu dena. Mexikon atxilotu zuten 2001. urtean, Espainiaratu eta kartzelaratu, Auzitegi Nazionalaren aginduz.
Osasun arazoak ez ziren Martutenen hasi, bihotz arazo larriena hemen izan zuen arren. Jada Murtziako espetxean zen garaian ebakuntza egin behar izan zioten eta, Etxeratek salatu zuenez, behar baino lehenago itzuli zuten kartzelara.
Etxeratek argitaratu berri duen 2022. urteari buruzko txostenean jasotzen duenez, hamazazpi ziren gaixotasun larri edota sendaezina izan arren askatasuna ukatuta duten euskal presoak: hamahiru izen-abizen ezagunak dira beste lau lagunek bere egoera esparru pribatuan gorde nahi dute momentuz. Ramada aske gelditu ostean, hamasei dira, beraz.
Karreraren etxeratzearen alde Etxarri Aranatzen
Bestalde, ostiral iluntze honetan mobilizazioa egin dute Etxarri Aranatzen, bertakoa den Asier Karrera bigarren gradura itzularazi eta berriro espetxeratu izana gaitzesteko.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
El ‘número dos’ de la Ertzaintza insulta a una persona que grababa un arresto en Polonia
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Gernika](/media/asset_publics/resources/001/142/419/article_thumb_horizontal/gernika.jpg)