![Gureak enpresa taldeak pandemia aurreko plantilla berreskuratu du.](/media/asset_publics/resources/000/976/792/article_main_landscape/gureak.jpeg)
Gureak enpresa taldeak 2022ko ekitaldiko datu ekonomikoak eta plantillari buruzkoak aurkeztu ditu asteazken honetan Donostian, albiste «onekin»: 210 milioi euroko fakturazioa eta 5.954 langile, aurreko urtean baino 197 gehiago. Desgaitasunen bat duten pertsonei lan egiteko aukera ematen diete eta, nabarmendu dutenez, «laguntza premia handiak dituzten pertsonen aldeko apustua indartu da, eta dagoeneko taldearen erdia baino gehiago adimen desgaitasuna edo gaixotasun mentala duten pertsonak dira».
Langile kopurua handituta, pandemia aurrean zuen plantilla erabat berreskuratzea lortu du taldeak. Iñaki Alkorta presidenteak ziurgabetasunari aurre egin behar izan diotela nabarmendu du: «Gure ezaugarri diren ildoetan sakondu dugu, hala nola, lan komertzialean, negozioen dibertsifikazioan eta ibilbide soziolaboraletan».
Halaber, InklusioanBAT programaren berri emateko baliatu dute aurkezpena. Gureaken parte den Itinerary dibisioak hainbat gizarteratze -formula aholkatzen eta proposatzen ditu programaren baitan, hala nola, zuzeneko kontratazioa, zerbitzuak ematea, enplegu publikoa, zerbitzu okupazionala... Horrela, enpresen eta erakundeen esku jartzen du inklusioan duen bere esperientzia eta ezagutza
Gureakeko zuzendari nagusiak, Asier Vitoriak, nabarmendu du emaitzek aukera emango diela inbertsio planari eusteko. Horrela, martxoan bukatuko dituzte egoitza nagusiko industria planta handitzeko lanak eta horrek 360 pertsonaren lan baldintzak hobetuko ditu. «Inbertsio guztiak
ezinbestekoak dira merkatuan lehiakortasuna mantentzeko eta, ondorioz, Gureaken inklusio soziolaboraleko ereduaren iraunkortasuna bermatzeko», gaineratu du Vitoriak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)