![Estheer Saavedra, ELAko Osakidetzako arduraduna.](/media/asset_publics/resources/000/979/170/article_main_landscape/saavedra.jpg)
EAEko Fiskaltza Nagusian aurkeztutako salaketa-idazki baten bitartez, ELAk Osakidetzako Pneumologiako EPEaren azterketei buruz duen informazio guztiaren berri ematen dio Fiskaltzari eta salatutako gertakariak ikertzeko eskatu dio, «legearen arabera duten garrantzia baloratu eta horren arabera joka dezan».
Salaketa horren berri eman du ostegun honetan ELAko Estheer Saavedra Osakidetzako arduradunak Bilboko Albia Lorategietan dauden epaitegien aurrean. Azaldu duenez, Osakidetzak lehen azterketaren emaitza «deigarriei» buruzko ikerketa abiarazteari uko egin ostean aurkeztu du sindikatuak salaketa.
Izan ere, pasa den otsailaren 13an, ELAk Osakidetzari jakinarazi zizkion gaur egun abian dagoen Pneumologiako EPEaren lehen azterketaren emaitzetan antzeman zituen ustezko irregulartasunak, eta premiazko ikerketa bat irekitzeko eskatu zion, gertatutakoa argitzeko. Hurrengo egunean, Lakuako Gobernuak adierazi zuen ez zuela eskatutako ikerketa irekiko, horretarako oinarririk ez dagoela iritzita, ez baitzegoelako ez salaketarik ez errekurtso formalik.
Emaitza «deigarriak»
Saavedrak jakitera eman duenez, Pneumologoen kategoriako lehen azterketa horretan, 2022ko abenduan egindakoa, puntuaziorik handiena lortu zuten lau pertsonak ospitale berekoak dira, eta horrek, «estatistikaren ikuspegitik, emaitza benetan deigarriak» direla nabarmendu du.
«Hori gutxi balitz, deigarriak dira lortutako puntuazioak: 69 hautagaietatik 8k soilik lortu dute 100etik 70 puntu baino gehiago. Hala ere, lehenengo 4 izangaiek (ospitale berean lan egiten dutenak) 82 puntu baino gehiago lortu dituzte. Azkenik, aipatu behar da Osakidetzako 13 ospitaleetan Pneumologiako profesionalak daudela», azaldu du ELAko Osakidetzako arduradunak.
Sindikatuarentzat egoerak «azalpen zaila du prozesu garbi eta berdintasunezko baten ikuspegitik», eta horregatik ELAk gertatutakoa ikertzeko eskatu du, «gertatutakoa ikertu dezan, horren arabera joka dezan eta, halakorik balego, dagozkion erantzukizunak argitu daitezen».
Bestalde, ELAk Osakidetzari eskatu dio «beharrezko pausoak eman ditzala hautaketa gardena, inpartziala, aukera berdintasuna bermatuko duena eta enplegu publikorako sarbidea arautuko duten printzipioak bermatuko dituena».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)